Jules Vallès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jules Vallèsen erretratua.

Jules Vallès (Le Puy-en-Velay, Haute-Loire, Frantzia, 1832ko ekainaren 11 - Paris, Frantzia, 1885eko otsailaren 14a) frantses idazlea eta kazetaria zen.

Biografia

Parisa joan zen kazetaritza ikastera. Napoleon III.aren aurkako konspirazioan parte hartzeagatik espetxeratu zuten. Parisko Komunako batzorde zentraleko kide izan zen, eta Le cri de peuple egunkari sozialista sortu zuen, baina komuna desegin zenean Ingalaterrara joan behar izan zuen.

1883an itzuli zen Frantziara, eta gizarte-zapalkuntzaren aurka borrokatu zen. Jacques Vingtras (1879-1886) eleberri autobiografikoan idatzi zuen, hiru liburutan, bere belaunaldikoen iraultza gogoa.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Vallès Aldatu lotura Wikidatan