Haute-Loire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haute-Loire (43)
Haute-Loire
Eskualdea Auvernia
Prefetura Le Puy-en-Velay
Azpiprefeturak Brioude
Yssingeaux
Kokapen mapa
Biztanleria 209.113
(1999)
Dentsitatea 42 bizt / km²
Eremua 4.977 km²
Barrutiak 3
Kantonamenduak 35
Herriak 260
Departamendu
burua
Gérard Roche
-
Kontseilu Orokorraren webgunea

Haute-Loire[1] (okzitanieraz Lèger Naut) Auvernia eskualdeko departamendua da (43), Loira ibaiak zeharkatua, Frantziako erdi-hegoaldean.

Prefektura Le Puy-en-Velay hirian dago. Suprefetura hiriak Brioude eta Yssingeaux dira.

Mugakide ditu Loire, Ardèche, Lozère, Cantal eta Puy-de-Dôme departamenduak.

Allier eta Loira ibaiek igarotzen dute. Margeride goi-ordokiak mugatzen du mendebaletik eta Vivaraisekoak ekialdetik. Departamenduaren erdialdean Deves mendiak daude, sumendi jatorrikoak. Haute-Loireko eremurik garaiena Loira ibaiaren sortaldean dago (Mezenc eta Megal-eko mendialdeak).

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak) oinarritua bada ere, industria ere hazi da 1980az geroztik bereziki (metalurgia arina, makina-lanabesa, zapatagintza).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   139. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-21 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haute-Loire Aldatu lotura Wikidatan