Juliano Mediciren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juliano Mediciren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Sandro Botticelli
Sorrera-urtea1478
IzenburuaGiuliano de'Medici (1453-1478)
MugimenduaEarly Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta poplar panel (en) Itzuli
Dimentsioak57,1 (altuera) × 38,4 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekuapaintings of the Italian Renaissance, hall XVIII (en) Itzuli
BildumaGemäldegalerie
Inbentarioa106B
JabeaFerdinando Strozzi (en) Itzuli
Argumentu nagusiaJuliano Medicia
Historia
ErakusketakThe Renaissance Portrait. From Donatello to Bellini (en) Itzuli
Botticelli Reimagined (en) Itzuli
smb-digital.de…

Juliano Mediciren erretratua (italieraz: 'Ritratto di Giuliano de' Medici') Sandro Botticelli Pizkunde italiarraren margolariak egindako margolana da. Tenpera pinturaz eginda, 1478 inguruan dago datatuta. Gaur egun Berlingo Museoen uhartean gordetzen da. Munduan badira beste hiru antzeko margolanak, Bergamon, Milanen eta Washingtonen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juliano Medici Lorenzo Mediciren anaia txikia zen. Pazzi familia Medici familiaren bankari etsaiak ziren; Pazzitarrek mandatari batzuk bidali zituzten eta Juliano erail zuten.

Lanaren bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaiaren inguruan ezagutzen diren lau margolanak oso antzekoak dira eta lauak Boticelliri egokituak izan dira. Dena dela, haien arteko desberdintasunak badira:

  • Milangoa: pertsonaiak ezkerrara begiratzen du, beste hiruretan eskuinera.
  • Washingtongoa: lehen planoan adar lehor batean jarritako usapala agertzen da; atzean ate ireki bat ikus daiteke. Bi elementu horiek heriotzaren sinboloak dira.

Ez dago garbi zein izan zen lehenengoa. Antza denez guztiak Julianoren heriotza gertatu ondoren egin ziren, haren oroimenez.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'opera completa del Botticelli, Classici dell'arte Rizzoli, Rizzoli, Milan, 1978.
  • Botticelli, "Los grandes genios del arte" bilduma, 29.zk., Eileen Romano (zuz.), Unidad Editorial, S.A., 2005, ISBN 84-89780-97-8.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]