Julio Sabino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julio Sabino

Bizitza
JaiotzaI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 79 ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Epponina (en) Itzuli
Jarduerak

Julio Sabino (latinez: Iulius Sabinus) (Erroman hila, 79an) galiar jatorriko militar erromatarra. Galiari burujabetasuna itzultzen saiatu zen Civilisek bataviarren matxinada bultzatu zuenean. Zesar izendatu zuen bere burua, eta galiar osteen buru jarri zen, baina garaipen batzuk lorturik ere gerra galdu zuen eta bederatzi urte eman zituen leize batean ezkutaturik; azkenik aurkitu zuten eta Vespasianoren esku utzi. Hark hilarazi zuen 79. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]