Julius Wagner-Jauregg

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:29, 22 apirila 2015
Julius Wagner-Jauregg

Julius Wagner-Jauregg (Wels, 1857ko martxoak 7-Viena, 1940ko irailak 27), mediku austriarra izan zen.

Vienako Unibertsitatean ikasi zuen 1874 eta 1880 bitartean, eta, lizentziatura lortu ondoren, Patologia katedrako laguntzailea izan zen 1881 eta 1882 bitartean, eta klinika psikiatrikokoa 1883 eta 1889 bitartean. 1885ean, Neurologia eta Psikiatria doktoretza lortu zuen Vienako Unibertsitatean. 1889 eta 1893 bitartean, psikiatria eta neurologia irakatsi zituen Grazeko Unibertsitatean, azken urte honetan, Vienako Unibertsitatean Psikiatria katedra lortu zuelarik, non 1893 eta 1928 bitartean aritu zen.

Lan ugari egin zituen, bihotzeko nerbio estimulatzaileen funtzioari buruz, tiroidearen fisiologia eta gaixotasunei buruz, Psikiatriaren ikuspegi mediku-forentseari buruz.Goloarentzako tratamendu bat garatu zuen, iodoa emanez. Psikosia eta kretinismoaren tratamenduak ere ikertu zituen, tiroide guruinaren prestaketekin tratatu zituenak.

Piroterapiaren sortzailea da, gaixoetan sukarraldiak eragitean datzan metodoa. Terapia hau, eraginkorra izan zen sifiliak eragindako jarraikako paralisi orokorrean. 1917an, lehen aldiz sifiliaren ondoriozko paralisia jasaten zuten gaixoak, sukarra zutenean hobetu egiten zirela ikusi zuenetik hogeitamar urte igaro ondoren, malaria erabili zuen sukar eragile bezala jarraikako paralisi orokorra sendatzeko. Teknika iraultzaile hau, laster onartu eta erabili zen modu orokorrean beste gaixotasun batzuentzako.

1927an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julius Wagner-Jauregg Aldatu lotura Wikidatan