Justino de Neve y Yébenes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Justino de Neve y Yébenes (Sevilla 1625-1685), Sevillako Katedraleko kanonigoa izan zen.

Aipaturiko hiriko Hospital de los Venerables deritzon ospitalearen sortzailea izan zen, Sevillako tenpluren batzuetan eginiko erreformen bultzatzailetako bat izateaz gain, horien artean, Santa Maria Zuriaren eliza, non bere lagun mina zen Bartolomé Esteban Murillo margolariari, honen testamentu betearazlea ere izan zelarik, Patrizioaren Ametsa eta Bisita Aita Santuari mihiseak enkargatu zizkion (bi margolan hauek, Erromako Santa Maria Maggiore Basilikaren sorreraren istorioa kontatzen dute, biak espoliatu zituen Soult Mariskalak, Murilloren lanaren "miresle"a zena, baina berreskuratu ahal izan ziren eta, orain, Pradoko Museoan daude).

Murilloren lana da, baita ere, Justino de Neveren erretratu bat.

Bere hondarrak, Sevillako katedralean lurperatuta daude.

[aldatu] Orotarik

1895eko urtarriletik, Chorro kalea, Santa Cruz auzoan, bere omenez, bere izenarekin berrizendatua izan zen. Hospital de los Venerables ospitalearen eraikuntza lanen garapena gainbegiratzeko erabiltzen zuen bizilekua zen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak