Nicolas Jean de Dieu Soult

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean-de-Dieu Soult
Nicolas Jean de Dieu Soult

1832ko urriak 11 – 1834ko uztailak 18
Aurrekoa Casimir Pierre Périer
Ondorengoa Étienne Maurice Gérard

1839ko maiatzak 12 – 1840ko martxoak 1
Aurrekoa Louis-Mathieu Molé
Ondorengoa Louis Adolphe Thiers

1840ko urriak 29 – 1847ko irailak 19
Aurrekoa Louis Adolphe Thiers
Ondorengoa François Guizot

Jaiotza 1769ko martxoaren 29a
Saint-Amans-la-Bastide, Tarn
FrantziaFrantzia
Heriotza 1851ko martxoaren 29a
Saint-Amans-la-Bastide, Tarn
FrantziaFrantzia
Lanbidea Militarra
Erlijioa Katolikoa


Nicolas Jean-de-Dieu Soult (Saint-Amans-la-Bastide, 1769ko martxoaren 29a - Saint-Amans-la-Bastide, 1851ko martxoaren 29a), Dalmaziako 1. dukea, izengoitiz Burdinezko eskua deitua, frantziar militar eta politikaria izan zen. Frantziako historia osoan Mariskal Jeneral (Maréchal général des camps et armées du roi) izendatuak izan diren sei ofizialetako bat da. Hirutan Frantziako Lehen Ministroa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1785ean sartu zen Frantziako armadan. Frantziako Iraultzako Gerretan parte hartu zuen eta, Fleurusko garaipenaren ostean (1794), brigada-jeneral izendatu zuten. 1799-1800 bitartean, André Massénaren aginduetara borrokatu zen Suitza eta Italian. 1804an Inperioko mariskal izendatu zuten. 1805ean, parte hartze erabakigarria izan zuen Austerlitzeko guduan. Honen ondoren, Europako estrategarik hoberena zela erran zuen Napoleonek[1].

1808tik aurrera Iberiar Penintsulako Gerran aritu zen[2]. 1809an Napoleonek Espainiako armadako maior jeneral izendatu zuen. Urte bereko azaroan garrantzi handiko garaitia lortu zuen Ocañako guduan. Josef Bonaparte erregearekin desadostasun handiak zituenez gero, 1812an Frantziara itzuli eta Saxoniako frontean jardun zuen. 1813an, berriz ere Iberiar penintsulara joan zen, Pirinioetako kanpaina zuzentzera. Baina Sorauren eta San Martzialen porrot egin zuen[1].

1814an Napoleonek uko egin zion koroari. Abenduan Luis XVIII.a errege berriak gerra ministro izendatu zuen Soult. Baina 1815ean Napoleonek Elba uhartetik ihes egin zuelarik, Soult batu zitzaion eta haren ondoan borrokatu zen Ehun Egunetan, Waterlooko guduan barne. Hori zela eta, 1816-1819 bitartean Alemanian erbesteraturik bizi izan zen[1]. Frantziara itzulirik, Luis Filipe I.aren erregealdian hainbat kargu politiko bete zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Jean de Dieu Nicolas Soult Larousse.fr
  2. Enrique VALDIVIELSO: Nicolas Jean de Dieu Soult Museodelprado.es
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Nicolas Jean de Dieu Soult