Jutxe egutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jutxe 99. (2010) urterako egutegia

Jutxe egutegia, Jutxe ideologiaren omenez izendatua, Ipar Korean erabiltzen den egutegia da. Kim Il-sung jaio zen urtearekin hasten da. Haren jaiotza-urteari (1912 egutegi gregorianoan) Jutxe 1 deitzen zaio Jutxe egutegian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korean erabilitako bi egutegi historikotako elementuak hartzen ditu maileguan: aro-izenen sistema tradizionala eta egutegi gregorianoa, urteak Jesusen jaiotzarekin lotzen dituena. Jutxe egutegia Kim Il-sungen jaiotzarekin hasten da[1].

Jutxe egutegiari buruzko dekretua 1997ko uztailaren 8an onartu zen, Kim Il-sungen heriotzaren hirugarren urteurrenean. Dekretu berak Kim Il-sungen jaiotzaren urteurrena Eguzkiaren Eguna izendatu zuen. Kim Il-sungen jaiotza-urtea Jutxe 1 bihurtu zen Jutxe egutegian[2][3].

Egutegia 1997ko irailaren 9an hasi zen ezartzen, Errepublikaren Fundazioaren Egunean[2]. Data horretan, egunkariak, albiste-agentziak, irratiak, garraio publikoak eta jaiotza-agiriak Jutxe urteak erabiltzen hasi ziren[4].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912. urteari Jutxe 1 deitzen zaio Jutxe egutegian. Ez dago «Jutxeren aurretik» urterik. 1912 aurreko urteei egutegi gregorianoan oinarritutako zenbakiak ematen zaizkie. 1912 baino lehen hasi eta ondoren amaitzen diren urte tarteak ere egutegi gregorianoko zenbakietan soilik ematen dira[5].

1912tik aurrerako beste edozein urte Jutxe urtetan bakarrik ematen dira, edo Jutxe urtea ematen da eta egutegi gregorianoko dagokion urtea parentesi artean. Atzerriko herrialdeekiko harremanei buruzko testuetan, «Jutxe aroa eta kristau aroa independentzia, berdintasun eta elkarrekikotasun printzipioetan erabil daitezke»[5].

Jutxe egutegia oroigarri ohikoa da Ipar Korea bisitatzen duten turisten artean[6].

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jutxe urtea Urte gregorianoa Dangun urtea Gertaera
1 1912 4245 Kim Il-sungen jaiotza
30 1941 4274 Kim Jong-ilen jaiotza (SESBeko erregistroen arabera)
31 1942 4275 Kim Jong-ilen jaiotza (Ipar Koreako erregistroen arabera)
37 1948 4281 Koreako Herri Errepublika Demokratikoa sortzea
39–42 1950–1953 4283–4286 Koreako Gerra
71 1982 4315 Kim Jong-unen jaiotza (Ipar Koreako erregistroen arabera)
72 1983 4316 Kim Jong-unen jaiotza (Hego Koreako eta AEBetako erregistroen arabera)
83 1994 4327 Kim Il-sungen heriotza
86 1997 4330 Jutxe egutegia ezartzea
100 2011 4344 Kim Jong-ilen heriotza
101 2012 4345 Kim Il-sungen jaiotzaren ehungarren urteurrena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Logie, Andrew. (2012). The Answers: North Korea: How do you solve a problem like North Korea?. Marshall Cavendish International Asia Pte Ltd, 57 or. ISBN 978-981-4398-90-9..
  2. a b (Ingelesez) Lee, Hy-Sang. (2001). North Korea: A Strange Socialist Fortress. Greenwood Publishing Group, 220 or. ISBN 978-0-275-96917-2..
  3. (Ingelesez) Dimitrov, Martin K. (2013). Why Communism Did Not Collapse: Understanding Authoritarian Regime Resilience in Asia and Europe. Cambridge University Press, 104 or. ISBN 978-1-107-03553-9..
  4. (Ingelesez) «Juche era available in Korea» KCNA jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015/06/03).
  5. a b (Ingelesez) «Rules on use of Juche Era adopted» KCNA jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015/05/05).
  6. (Japonieraz) «北朝鮮で高コスパ土産として人気のカレンダー3種類を徹底解析» Korea World Times.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]