Jutxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Hammer and sickle.svg

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Argala
Pertur
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  "Estalinismoa"
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista


Jutxe (koreeraz 주체), edo Jutxe Ideia, Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren oinarri ideologikoa da. Kim Il Sung buruzagi korearrak hala definitu zuen Jutxe ideologia:

Jutxe Dorrea, Pyongyangen
« Hitz gutxitan, Jutxe ideiak iraultzaren eta ondorengo eraikuntzaren jabe bakarrak masak direla esan nahi du.  »

Ideologia hau Ipar Koreako Koreako Langileen Alderdiak, eta Hego Koreako Fronte Demokratiko Nazional eta Antiinperialistak jarraitzen dute.

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jutxe hitzak esanahi desberdinak har ditzake: subjektu nagusia eta auto-errealizazio espiritua.

Kim Il Sungek 1955eko abenduaren 28an erabili zuen Jutxe ideia lehen aldiz, Dogmatismoa eta formalismoaren bukaera eta lan ideologikoan Jutxe ezartzeari buruz izeneko hitzaldian.

Jutxe ideia konfunzionismo eta estalinismoaren arteko nahasketa bat da. Bere bidez, gizarte eredu komunista bat eraiki nahi da, buruzagia eta autoritateari jarraipen osoa bultzatzen den bitartean. Denborarekin, ideiak ideologia propio baten izaera hartu du.

Jutxe egutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko Kostituzioa onartu eta gero, Ipar Koreak Jutxe egutegia ezarri zuen egutegi ofizial bezala. Hau, gregoriotar egutegian oinarrituz, gure garaiko 1912an jartzen du hasiera, Kim Il Sungen jaiotza urtean, alegia.

Normalean, Ipar Koreako testuetan Jutxe urtea, lehendabizi, eta kristau urtea, ondoren, jarri ohi dira. Adibidez: Jutxe 95 (2006).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]