Kakhovkako presaren haustura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kakhovkako presaren haustura
Irudia
Map
Motapresa hauste
uholde
operazio militar
ekozidio
Honen parte da2022–2023 bitarteko Dnieperko kanpaina, 2022ko Ukrainako inbasioko gerra-krimenak eta 2023 floods in Europe (en) Itzuli
Data2023ko ekainaren 6a (02:50. Europa/Kiev, UTC+03:00)
KokalekuKakhovkako presa
Khersongo oblasta
HerrialdeaUkraina
HelburuKakhovkako zentral hidroelektrikoa
Kausapresa hauste
Pertsona hilak76 (2023ko uztailaren 7a)
Pertsona zaurituak143 (2023ko ekainaren 21a)
Komunikabide
Kronologia
2022ko urria Minatze
2023ko ekainaren 6a Presa hauste

Kakhovkako presaren haustura Dnieper ibaiaren Ukrainako zatian jazo zen, 2023ko ekainaren hasieran. Kakhovkako presaren erdialdeko tartea urratu eta hondoratzearen ondorioz, ur kantitate handiak askatu ziren ibaian behera, eta alimaleko uraldia zein kalteak eragin zituen ibaiaren arroan.[1] Ondorioz, 600 kilometro karratuko[2] (edo 230 milia karratu inguruko) lurraldea geratu zen uholdearen pean,[3] eta milaka biztanlek utzi behar izan zuten bizilekua.[1] Hondamendi ekologikoa ere ekarri zuen eta, ukrainar agintariek adierazi zutenez, presaren hausturak "zabortegi bat eta animalien hilerri bat" bihurtu du Itsaso Beltza.[4]

Presa Ukrainako inbasioaren gerran hautsi zen, eta urtegia, presa zein Dnieper ibaia gerrako frontearen banalerroan zeuden; datu sismikoek agerian utzi zutenez, presa leherketa batek zartatu zuen.[5][6] Ukrainar eta errusiar agintariek elkarri leporatu zioten hondamendiaren errua. Kremlingo buruzagien esanetan, haustura ukrainarrek eragin zuten errusiarrak eta Krimea edateko urik gabe uzteko, urtegi hori haien ur hornidura iturri nagusia baita.[3] Ukrainar agintariak saiatu izan ziren lehenago Krimeari edateko ur hornidura mozten, Ukrainatik bereizi zenean.[7]

Lehenago Ukrainar agintariek adierazi zutenez, berriz, errusiarrek eragin zuten hondamendia abiatzear zen ukrainarren kontraeraso bat zapuzteko;[3] hain zuzen, Zelenskik presaren hausturari egotzi zion ukrainar kontraeraso militarra huts egiten aritzea, eta errusiar terrorismotzat jo zuen presaren leherketa.[7]

Hausturak bien kontrolpeko eskualdeak erasan zituen, errusiar indar militarrek eta agintariek ibaiaren ezkerraldea baitzuten beren eskutan; ukrainarrek, berriz, eskuinaldea.[3] Alde horretatik, errusiarren peko lurraldea atera da okerren, eta errusiarren mendeko Nova Kakhovka hiriaren erdialdea uholdeturik geratu zen.[3] NBEk bereziki Khersoneko eskualdeaz adierazi duenez, handia da edateko ur faltaren arriskua, uraldiak iturriak kutsatu dituelako.[8] Haustura horrek inplikazioak izan ditzake urtegiko Zaporizhiako zentral nuklearrean, 120 kilometro uraz gora.[9] Izan ere, urtegiak hozteko ura hornitzen dio.[3] Ekainaren 12an, espero zen uholdea ekainaren 16rako itzuliko zela presa-hausturaren aurreko Dniper ibaiaren maila normalera.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Sabbagh, Dan; Borger, Julian. (2023-06-06). «Thousands flee homes as collapse of dam is blamed on Russian forces» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  2. «Nova Kakhovkako presa suntsituta: 2.000 lagun ebakuatu dituzte eta 600 kilometro koadro urpean geratu dira» EITB 2023-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  3. a b c d e f (Ingelesez) Beaumont, Peter; Symons, Harvey; Scruton, Paul; Swan, Lucy; Kirk, Ashley; Morresi, Elena. (2023-06-09). «A visual guide to the collapse of Ukraine’s Nova Kakhovka dam» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  4. (Ingelesez) Knight, Mariya. (2023-06-11). «Kakhovka dam collapse has made Black Sea a 'garbage dump and animal cemetery,' Ukraine warns» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  5. (Ingelesez) «What we know about a large dam's catastrophic breach in Ukraine» npr.
  6. (Ingelesez) Borger, Julian; Sauer, Pjotr. (2023-06-09). «Seismic data adds to evidence Ukraine’s Kakhovka dam was blown up» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  7. a b (Ingelesez) «All to know about Ukraine’s Nova Kakhovka dam explosion» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  8. «Nova Kakhovkako presa suntsituta: 2.000 lagun ebakuatu dituzte eta 600 kilometro koadro urpean geratu dira» EITB 2023-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  9. (Ingelesez) Sabbagh, Dan; Borger, Julian. (2023-06-06). «Thousands flee homes as collapse of dam is blamed on Russian forces» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  10. «Dnipro ibaiak bere ertzera itzuli beharko luke ekainaren 16rako, presa erori ostean» eureporter.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]