Itsaso Beltza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsaso Beltzak bustitzen dituen hirien mapa bat

Itsaso Beltza —antzinako izena: Ponto Euxino[1], antzinako grezierazko Εὔξεινος Πόντος (Euxeinos Pontos, 'itsaso abegikorra') izenetik— Europaren hego-ekialdea, Kaukaso eta Asiaren artean dagoen itsaso bat da. Danubio, Don eta Dnieper ibaiak bertan itsasoratzen dira. 422.000 km²-ko azalera du. Turkia, Bulgaria, Errumania, Ukraina, Errusia eta Georgiako kostaldeak bustitzen ditu itsasoak, eta bere ertzetan dauden hiri garrantzitsuenen artean Istanbul, Odessa, Sebastopol, Yalta eta Constanţa ditugu.

Hegoaldean Marmara itsasoarekin eta iparraldean Azov itsasoarekin lotuta dago.

[aldatu] Erreferentziak

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-18