Krimeako penintsula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Krimeako penintsula
Крымский полуостров
Кримський півострів
Qırım yarımadası
Satelitezko irudia
Satelitezko irudia
Geografia
Karte der Krim.png
Kokalekua Europa
Itsaso Beltza
Koordenatuak 45°24′N 34°10′E / 45.400°N 34.167°E / 45.400; 34.167
Azalera 27.000 km2
Punturik garaiena Roman-Kosh 1545 m.
Administrazioa
Disputatua:  Errusia /  Ukraina
Errusian Krimeako Errepublika Krimeako Errepublika
Flag of Sevastopol.svg Sebastopol
Ukrainan Krimeako Errepublika Krimeako Errepublika Autonomoa
Flag of Sevastopol.svg Sebastopol
Hiri populatuena Sebastopol
Demografia
Biztanleria 1.973.185
Dentsitatea 73,08
Talde etnikoak errusiarrak, ukrainarrak eta Krimeako tatariarrak

Krimeako penintsula (errusieraz: Крымский полуостров, ukraineraz: Кримський півострів, Krimeako tatareraz: Qırım yarımadası) Itsaso Beltzaren iparraldean ia-ia guztiz urez inguratutako kokatzen den penintsula da. Ukrainaren hegoaldean eta Errusiako Kuban eskualdearen mendebaldean dago. Bi itsaso ditu inguruan, Itsaso Beltza eta Azoveko itsasoa, ekialdean. Ukrainarekin Perekopeko istmoak batzen du eta Kubanetik Kertxeko itsasarteak bereizten du. Arabateko barra ipar-ekialdean dago, Azoveko itsasoa eta Sivash izena duten urmaelak bereizten ditu.

Gaur egun penintsula honen jabetza Ukrainak eta Errusiak disputatzen dute. Ukrainaren Konstituzioaren arabera eta nazioarteko itunen arabera penintsula hau Ukrainaren parte da eta Krimeako Errepublika Autonomoa eta Sebastopoleko hiria daude bertan. 2014ko martxoaren 14an Krimeako Errepublikaren independentzia adierazpena egin zen, penintsula osoaren gain, ondoren Errusiarekin batzeko eskaria eginez. Errusiak Krimeako Errepublika bere lurraren barne onartzen du, eta Sebastopolek Errusiaren barneko hiri izaera du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Krimea" izena Qırım hiritik dator, gaur egungo Stary Krym, Urrezko Hordaren garaian Krimearen probintziako hiriburua. Errusiako Krym izena horren transliterazioa litzateke. Antzinako Grezian Ταυρική izena zuen eta latinez Taurica. Bere biztanleak tauroak ziren.