Baalbek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baalbek

Baalbek
Izen ofiziala بعلبك
Estatua LibanoLibano
Gobernazioa Bekaa
Koordenatuak

34°0′25″N 36°12′14″E / 34.00694°N 36.20389°E / 34.00694; 36.20389Koordenatuak: 34°0′25″N 36°12′14″E / 34.00694°N 36.20389°E / 34.00694; 36.20389

Baalbek non dagoen adierazten duen Libano-ko/-go/-eko mapa
Baalbek
Eremua 7 km²
Garaiera 1170 m
Biztanleria 82.608 bizt. (2010)
Dentsitatea 11.801,14 bizt./km²

Baalbek[1] (arabieraz: بعلبك, Ba'lbakk, ˈbʕalbak ahoskatua) Libanoko hiri bat da, Beirut hiriburutik 200 km inguru ekialderantz kokatua.

Ekonomia-jarduera nagusia nekazaritza da: mahastiak eta fruta-arbolak lantzen dituzte bereziki.

Antzina Baal jainkoari eskainitako santutegi feniziarra izan zen; gerora Greziakoa ere izan zen; Seleukotar Inperioaren sasoitik aurrera Heliopolis ("Eguzkiaren hiria") izena eduki zuen, eta Augustorenetik erromatarrena izan zen. Kristauek diotenez, Santa Barbara hiri honetan bizi izan zen.

Besteak beste, Ekialde Hurbilari dagokion eremuan dagoen aztarnategi arkeologiko nagusia da. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1984. urtean. Izan ere, I-III. mende bitarteko tenpluen multzoa dago bertan, Jupiter, Bako (eta Merkurio) eta Venusek osatutako hirukoari eskainitakoa. Lehenengo indusketak XX. mende hasierakoak izan ziren, 1900. urte inguruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baalbek-eko jatorria kanaandarren bi asentamendutan kokatzen da, Behe Brontze Aro eta Erdi Brontze Arokoak (K.a. 2900-2300, K.a. 1900-1600 ingurukoak), Jupiterren tenpluaren azpian aurkitutako aztarnen datazioaren arabera.

Hiriaren kokapena leku estrategiko egokian dago, Orontes eta Litani ibaien iturburuen inguruan, baina edozein modutan ere, antzinako egiptoarrek eta asiriarrek ez zuten Baalbek aipatu euren lanetan.

Hainbat herrialderen esku egon izan da: Alexandro Handia hiritik igaro zen Damaskora bidean zihoala; greziarrena ere izan zen, Seljuk dinastiarena, eta erromatarrena ere bai. Ziurrenik grekoen sasoian Baal jainkoa Ra egiptoarren eguzki jainkoarekin eta Helios greziarrenarekin parekatuko zituzten, kulturen bat egitea bideratuz. Tenpluak eraikitzerakoan kultura bakoitzak bere arrastoa utzi zuen: arkitektura-egiturak, jainkoak, ezaugarriak eta abar.

Kristauek IV. mendean hiria hartu zutenean beste aro bati hasiera eman zioten: tenpluen gunea suntsituz joan ziren, eta elizak eraikitzeari ekin zioten. VII. mendean arabiarren esku zegoen hiria: gotorlekua eta meskitak eraiki zituzten. Beste herrialde batzuen esku egon ostean (hala nola bizantziarrak, seljukdarrak, mongolak, otomandarrak), europarren espedizioek aztarnategien berri eman zuten XVIII. mendetik aurrera. Orduko deskripzioen arabera, badirudi 1759. urteko lurrikara batek Jupiterren tenpluko zutabe ikusgarri batzuk hondatu egin zituela, besteak beste. Arkeologia-lanak 1873. urtean hasi ziren, nolabait zientifikoki jokatuz.

1943. urtetik aurrera, zaharberritze- eta zaintze-lanak Libanoren esku geratu ziren. Besteak beste, turismoa sustatzeko Baalbekeko Jaialdia ospatzen dute urtero, Libanoko 1979-1990ko gerra zibilak iraun zuen artean izan ezik; izan ere, besteak beste, Hezbolaren miliziak Baalbeken kokatu ziren. 1990. urtetik aurrera egoera egonkortuz joan zen, eta 1997. urtean berriro ekin zioten Jaialdia ospatzeari, eta Museo Arkeologiko berria ere ireki zuten, erakusketarekin.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baalbeken klima mediterraneo erdiaridoa daukate: udak beroak eta lehorrak izaten dira, eta neguak hotzak, elurte batzuekin.

Datu klimatikoak (Baalbek)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 9.3 13.5 18.7 24.1 29.2 32.1 32.5 28.6 20.2 15.7 10.4 20.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 4.9 8.0 12.5 17.1 21.7 24.1 24.6 20.8 16.5 10.6 5.8 14.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.5 0.2 2.6 6.4 10.0 14.2 16.1 16.5 12.7 9.5 5.2 1.7 7.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 149 112 96 25 10 0 0 0 0 21 69 111 593
Euri egunak (≥ 1 mm) 14 12 10 5 3 1 0 0 0 5 8 11 69
Iturria: chinci

[2]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Baalbek