Kalkulu-orri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kalkulu-orria zenbakizko datuekin kalkuluak egiteko editore espazialduna da. Aurrekontuak, fakturak, grafikoak... egiteko prestaturiko bulegotika programa da.

Eduki-taula

Sarrera [aldatu]

Kalkulu-orrietan errenkada eta zutabe ugariz osatutako taula edo matrizea dugu oinarri, non, zutabe eta errenkada bakoitzaren arteko intersekzioari gelaxka deituko diogun. Bakoitzak bere izena izango du; orri, errenkada eta zutabeen izenen elkarketaz sortua berau. Adibidez “D6”, itsasontzien jokoa bezala.

Gelaxka motak [aldatu]

Gelaxkek 3 motako datuak eduki ditzakete.

  • Testu eremuak
  • Zenbakizko esanahia duten konstanteak: zenbaki osoa, data, ordua, moneta...
  • Formulak

Formulak eta funtzioak [aldatu]

Kalkulu-orri baten ezaugarri nagusia formulak zehazteko aukera da. Berauen bitartez beste gelaxka batzuetan aurkitzen diren datuak erreferentzia ditzakegu. Gelaxka baten edukia aldatzen denean, orriak, automatikoki, beroni erreferentzia egiten dioten gelaxka guztietako emaitza eguneratuko du. Formulak adierazteko zehaztuta dauden funtzio ugari eskainiko zaizkigu.

Ikus,Gainera [aldatu]