Karbono zuntz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karbono zuntza gai konposatu bat da, nagusiki karbonoz osatua. Altzairuaren antzeko propietate mekanikoak ditu eta zura edo plastikoa bezain arina da. Bere gogortasunagatik altzairuak baino erresistentzia gutxiago dio talkari. Beira zuntzaren kasuan bezala, metonimia kasu nabarmen bat da, non osotasunari zati baten izena ematen zaion, kasu honetan, indartzen duten zuntzen izena.

Gai konposatu bat denez, kasu gehienetan, %75 inguru, polimero termoegonkorrak erabiltzen dira. Polimeroa, ohi, epoxi erretxina da, termoegonkorra, beste polimero batzuk, poliesterra edo binilesterra kasu, ere erabiltzen diren arren karbono zuntzarentzako oinarri bezala, geroz eta gutxiago erabiltzen diren arren.

Egitura eta propietateak

Karbono zuntzezko oihala.

Gai konposatu honen propietate nagusiak honakoak dira:

  • Erresistentzia mekaniko handia, elastikotasun modulu handi batekin.
  • Dentsitate txikia, altzairua bezalako beste gai batzuekin alderatuz gero.
  • Ekoizpen prezio altua
  • Kanpo gaiekiko erresistentzia handia
  • Isolamendu termiko ahalmen handia
  • Tenperatura aldaketekiko erresistentzia, bere forma mantenduz, soilik matrize termoegonkorra erabiltzen bada.

Karbono zuntzez eginiko gaien prezio altuaren arrazoiak zenbait faktoreren ondorio dira:

  • Indartzea, zuntza, ekoizpen prozesu luze eta garesti bat behar duen polimero sintetiko bat da. Prozesu hau tenperatura altuetan egiten da, 1100 eta 2500 °C artean hidrogenozko atmosferan asteetan edo hilabeteetan zehar lortu nahi den kalitatearen arabera, behin zuntza lortutakoan bere ezaugarrietakoren batzuk hobetzeko prozesuak egin baitaitezke.
  • Gai termoegonkorren erabilerak azken gaiaren sorrera prozesua zailtzen du, espezializatutako tresneria konplexu bat behar bait da, autoklabea kasu.

Auto eta hegazkin industrian aplikazio ugari du, itsasontzi eta bizikletetan bezala, non bere propietate mekanikoak eta arintasuna oso garrantzitsuak diren. Geroz eta arruntagoa da, baita ere, nahiko arruntak diren kontsumoko beste gauza batzuetan, lerroko patinetan, tenisko erraketetan, eraikinetan, ordenagailu eramangarrietan, tripodeak eta arrantza kanaberak kasu, bitxigintzaz gain.

6 mikrometroko diametroa duen karbonozko filamentu bat (ezkerraldetik eta behetik eskuinaldera eta gora) giza ile batekin alderatuta.

Karbonozko filamentu bakoitza milaka karbono zuntzen elkarketa da. Filamentu bat 5 eta 8 mikrometro arteko diametroa duen hodi fin bat da, eta nagusiki karbonoz osatua dago.

Karbono zuntzaren egitura atomikoa grafitoarenaren antzekoa da, hexagono formako patroi erregular batean jarritako karbonozko atomo laminetan datzana. Diferentzia, lamina edo horri horiek elkargurutzatzen diren moduan dago. Grafitoa kristal gai bat da, non orriak elkarrekiko paraleloan modu erregularrean jarrita dauden. Orrien arteko lotura kimikoa nahiko ahula da, grafitoari bere biguntasun eta distira bereizgarriak emanez. Karbono zuntza gai amorfo bat da: karbono atomozko orriak modu gorabeheratsuan foliatuak daude, edo estutuak, elkartuta. Honek orriak integratzen ditu, geruzen artean irristatzea eragotziz eta bere erresistentzia nabarmen handituz.

Karbono zuntzaren dentsitatea metro kubikoko 1750 kilokoa da. Elektrizitate eroale bat da eta bero eroankortasun txikikoa. Berotzean, karbono filamentu bat labur eta sendoago bihurtzen da.

Modu naturalean karbono zuntzak beltzak dira, baina berriki beste kolore batzuetakoak ere badaude.

Bere dentsitate lineala (masa luzera unitateko, honako unitatearekin *Tex 1 = g 1/1000 mko) edo yarda bakoitzeko filamentu kopuruagatik, milakoetan.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karbono zuntz Aldatu lotura Wikidatan