Karl Baedeker
Wikipedia(e)tik
Karl Baedeker Alemaniako liburu-argitaratzailea (Essen, 1801 - Koblenz, 1859). Liburu bat argitaratu zuen Rhin ibaian zehar egin zuen bidaiari buruz, eta, arrakasta handia izan zuenez, bidaia-gidaliburuz osaturiko bildumak argitaratzeari ekin zion. Liburu horiek hizkuntza askotara itzuli zituzten, eta menta handia izan zuten, argitasun eta xehetasun ugari ematen baitzituzten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.