Koblentza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koblentza

 Renania-Palatinatua
Hiriaren alde zaharra.
Hiriaren alde zaharra.
Koblentzako bandera

Koblentzako armarria

Izen ofiziala Koblenz
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Renania-Palatinatua
Koblentza
Alkatea Joachim Hofmann-Göttig (SPD)
Koordenatuak 52°16′9″N 10°31′16″E / 52.26917°N 10.52111°E / 52.26917; 10.52111Koordenatuak: 52°16′9″N 10°31′16″E / 52.26917°N 10.52111°E / 52.26917; 10.52111
Koblentza non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Koblentza
Eremua 105,02 km2
Garaiera 64,7 m
Posta kodea 56001 - 56077
Biztanleria 106.417 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.013,3 bizt./km²
Sorrera K.a. 8. urtea
Matrikula KO
http://www.koblenz.de

Koblentza[1][2] (alemanez Koblenz) Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da, Rhin ibaiaren bi ertzetan kokatzen dena. Estatuaren erdialdea hartzen duen Koblentza eskualdeko hiriburua ere bada.

Renania-Palatinatuko hirugarren hiririk handiena da Mainz eta Ludwigshafen am Rheinen atzetik. Koloniatik hego-ekialdera 92 kilometrora dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drusok K.a. 8. urtean ezarritako postu militarrak Castellum apud Confluentes (Elkarguneko gotorlekua) izena zuen, bertan Mosela ibaia Rhin ibaiarekin elkartzen baitzen. Koblentza, Confluentes izenaren aldaera da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mosela ibaiaren atzealdean dagoen Festung Ehrenbreitstein muinoan badaude K.a. 1000 urteko gotorleku baten aztarnak. Erromatarrak K.a. 55 urtean iritsi ziren Rhin ibairaino Julio Zesarrek gidatu zituelarik eta K.a. 9. urtean goian aipaturiko Castellum apud Confluentes eraiki zuten, ibaien elkarguneak zeukan garrantzia estrategikoa aintzat hartuta. Zubi bat eraiki zuten gaur egungo Confluentes eta Antunnacum (gaur egungo Adernach) artean, bi gotorlekuk zaintzen zutena. Koblentzaren iparraldean Merkurio jainko erromatarraren eta Rosmerta jainko galiar-erromatarraren omenezkoa.

Koblentza, 1632an
Koblentza, 1945eko martxoan

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankoek sarritan erasotu zuten Koblentza, 259an esate baterako zubia hautsi zuten, baina V mendean Mendebaldeko Erromatar Inperioa erortzean jabetuko ziren hiriaz. Berehala errege-hiri bihurtu zuten. Karlomagnoren Inperioa 814ean zatitzean bere seme Luis Errukitsuaren lurren barnean gelditu zen eta 843ko Verdungo Hitzarmenak Lotaringiaren barnean utzi zuen. Azkenik 925ean Germaniar Erresuman sartu zen, gerora Germaniako Erromatar Inperio Santua bihurtuko zen hartan.

1018an Henrike II.ak Treverisko artzapezpikuari eman zion hiria, eta bere eskutan iraungo zuen XVIII menderarte. Artzapezpikuek hiria gotortu nahi izan zuten eta 1249 eta 1254 artean harresi sendoak eraiki zituzten, bai eta gotorleku bat Festung Ehrenbreitstein muinoan eta Stolzenfels gaztelua ere.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren garapena Hogeita Hamar Urteko Gerrak eten zuen, frantziarren (1632), suediarren (1633) eta austriarren okupazioak erabat kaltegarriak izan baitziren hiriarentzat. Frantziarrek 1688an berriro hiria setiatu zuten eta beren bonbaketa gogorrek eraikin ugari bota zituzten, tartean merkatarien etxe zaharra (Kaufhaus), 1725ean berreraiki zena.

Koblentzako azken artzapezkpikua zen Klemente Wenceslao Saxoniakoak hiria nabarmen handitu zuen eta Ehrenbreitsteineko Gotorlekua jauregi barroko ederra bihurtu zuen. Artzapezpikua Luis XVI.a Frantziakoaren osaba zenez 1789an Frantziako Iraultzatik ihesi zetozenak hartu zituen hirian. Koblentzan zeuden frantziar hauei Prusia eta Austriako tropak gehitu zitzaizkien eta 1792an Frantziako Errepublika erasotu Erregimen zaharra itzuli nahian baina porrot handia izan zuten. 1794ean frantziako errepublikaren armadak Koblentza hartu zuen Marceau buru zuela. 1801ean artzapezpikua agintetik kendu zuten ia zortzi menderen ondoren. Napoleondar Gerrak bukatzean errusiarrek askatu zuten hiria 1814ean eta 1822an Prusiari zegokion Rhineko Probintziaren hiriburu bihurtu zen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Mundu Gerraren ondoren frantsesek okupatu zuten hiria eta biztanleak hauei kontra egin nahian Koblenz (alemanezko aldaera) erabiltzen hasi ziren. Bigarren Mundu Gerran B Armada Taldeen egoitza zenez oso bonbakatua izan zen. 1947 eta 1950 artean Renania-Palatinatuko hiriburu izan zen, ondoren hiriburutza Maguntziak hartu zuen.

1992an hiriak bere bigarren milurtekoa ospatu zuen eta 2002an UNESCOk Rhin Garaiko harana Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kastor Deunaren Basilika
  • Ehrenbreitstein gotorlekua (Festung Ehrenbreitstein): X. mendeko gazteluaren gainean eraikitako jauregi barrokoa.
  • Stolzenfels gaztelua (Schloss Stolzenfels): Koblentzatik 5 kilometro hegoaldera dagoen XIII mendeko gaztelua, XIX mendean berreraikia.
  • Hauteslearen jauregia (Kurfürstliche Schloss): Klemente Wenceslao Saxoniakoaren egoitza izan zen eraikina da.
  • Kastor Deunaren Basilika (Kastorkirche): 1208an eraikitako eliza erromanikoa da.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koblentza ondorengo hiriekin senidetuta dago:[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   36. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-8-2 .
  2.   Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf .
  3. Sister Cities International (2007). "Online Directory: Alemania, Europa". 2007ko urriaren 12an eskuratua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koblentza Aldatu lotura Wikidatan