Karl Friedrich Mohr

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karl Friedrich Mohr

Karl Friedrich Mohr (Koblenz, 1806ko azaroaren 4a  - Bonn, 1879ko irailaren 28a ) alemaniar kimikaria eta botikaria izan zen. Farmazia eta toxikologiako irakasle izan zen Bonnen. Kimikarako tresna asko asmatu zituen (Mohrren balantza, besteak beste). Analisi bolumetrikoaren ezagutza zabaldu eta analisi horren erabilera erraztu zuen. Burdina(II) eta amonio sulfato hidratatuak [(NH4)2Fe(SO4)2.6H2O] haren izena hartu zuen: Mohrren gatza. Ardogintzaren prozesua ere aztertu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Friedrich Mohr Aldatu lotura Wikidatan