Karlstad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Karlstad

Karlstad
bandera

armarria

Estatua SuediaSuedia
Probintzia Värmland
Koordenatuak

59°23′N 13°32′E / 59.383°N 13.533°E / 59.383; 13.533Koordenatuak: 59°23′N 13°32′E / 59.383°N 13.533°E / 59.383; 13.533

Karlstad non dagoen adierazten duen Sweden-ko/-go/-eko mapa
Karlstad
Eremua 30,31 km²
Biztanleria 61.685 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.035,14 bizt./km²
http://www.karlstad.se/

Karlstad Suediako hiri bat da; Karlstad udalerriko hiriburua da, baita Värmlandeko konderrikoa eta Värmland probintziakoa ere. Besteak beste, Karlstad elizbarrutiko apezpiku-hiria da. Suediako hemezortzigarren hiririk handiena da. 2005. urtean 58.544 biztanle zeuden. 2010. urtean udalerri osoan 85.506 zeuden.

Vänern lakuaren ipar ertzean dago, Klara ibaiaren bokalean, urak lakuan isurtzerakoan eratzen duen deltan. Karlstadek hiri eguzkitsuaren ospea dauka, eta hiriko ikurretariko bat eguzkia da, irribarrez (irudia Lasse Sandbergek diseinatu zuen).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlstadeko irlatxo batean Bikingoen Aroko Tingvalla izeneko kokalekua zegoen, orain dela 1000 urte baino lehenagokoa. Hiriko merkataritza-gune izan zen, azoka. Karlos IX.a Suediakoak errege-hiri izendapena eman zion 1584. urteko martxoaren 5ean, baita "Karlstad" izena ere (Karlosen hiria). Horrekin batera, eskualdeko hiriburu izendatu zuen Karlstad, lur-eremu zabala emanez hiriari; are gehiago, Karlstaden erregeak beretzat etxea eraiki zuen, "Kungsgården". 1724-1730 bitartean, leku horretan Karlstadeko katedrala eraiki zuten.

Historian, Karlstaden lau sute handi izan dira; azkena 1865. urteko uztailaren 2an izan zen: bakarrik katedralak eta etxe batzuk iraun zuten zutik. Berreraikitzerakoan plan hipodamiko baten arabera egin zuten, kale zabalekin.

1905. urtean Noruega eta Suedia bereizi zirenean, hitzarmena Karlstaden negoziatu eta sinatu zuten.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Karlstad

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]