Vänern
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Vänern Hjortens Uddetik ikusita. |
||||||
| Kokalekua | ||||||
| Garaiera | 44 m | |||||
| Eremua | 5.650 km² | |||||
| Zabalera | 75 km | |||||
| Luzera | 145 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 27 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 106 m | |||||
| Betebidea | Klarälven | |||||
| Hustubidea | Göta kanala | |||||
| Uharteak | Brommö, Djurö, Fågelö, Hammarö, Kållandsö, Lurö | |||||
Vänern[1] Suediako aintzirarik handiena eta Europako hirugarrena da. Suediako Västra Götaland eta Värmland konderrietan kokatzen da.
Geografia [aldatu]
Vänern aintzirak 5.655 km² azalera du. Batez besteko sakonera 27 m da, baina lekurik sakonena 106 metrotara dago.
Geografikoki, Vänern Götaland eskualdetan dago, zenbait konderri artean banatuta:
- Mendebaldeko aldea edo Dalbosjö Dalslanden dago;
- Ekialdeko aldea edo Värmlandsjön, berriz, iparraldea Värmlanden eta hegoaldea Västergötlanden du.
Betebidea iparraldetik datorkion Klarälven ibaia da; hustubidea, berriz Göta älv ibaia da, Göta kanalaren zati bat, Viken eta Vättern aintzirarekin lotzen zaiona.
Barnean dagoen Djurö uhartedia natura-erreserba bihurtu da.