Uztaritze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Uztaritze

 Lapurdi
Uztaritze
Uztaritzeko Herriko Etxea.

Uztaritzeko armarria

Izen ofiziala Ustaritz
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Uztaritze (burua)
Alkatea Dominique Lesbats (2008-2014)
Herritarra uztariztar
Koordenatuak 43°24′N 1°27′W / 43.4°N 1.45°W / 43.4; -1.45Koordenatuak: 43°24′N 1°27′W / 43.4°N 1.45°W / 43.4; -1.45

Uztaritze kokapena lapurdi.jpg

Eremua 32,75 km2
Garaiera 0-143 m
Posta kodea 64480
INSEE kodea 64547
Biztanleria 5.458 bizt
Dentsitatea 166,66 bizt/km²
http://www.mairie-ustaritz.fr

Uztaritze Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Erdialdean kokaturik dagoena. Lapurdiko hiriburua izan zen 1177tik 1789 arte, Frantziako Iraultza gertatu arte.

Uztaritze

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Ingurune naturala

Herria Errobi ibaiaren bi aldeetara hedatzen da. Era berean Uhabia ibaiak ere udalerria gurutzatzen du. Udalerriak dituen 3275 hektareetatik 900 (%27,48a) basoak dira.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Etxeak eta Auzoak

  • Arruntz
  • Purgoina
  • Heraitze (Larregienea, Haltya, Arkia jauregia, Santa Kattalin kaperra)
  • Hiribehere (Arkia eihera, San Josef lizeoa, Sorhoeta)
  • San Mixel (Haitzeko jauregia, San Franxoa-Mixel kolegioa)
  • Uztaritzeko Oihana (Ameztzia, Ameztzi Handia, Apalaga, Hardoia, Larregi, Luxoki, Mindegittikia, Untzilarre, "la croix des Anglais", Otsantzeko Santa Maddalen kaperra)
  • Zokorrondo
  • Xopolo

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.877 1.539 1.583 1.826 1.940 2.154 2.348 2.465 2.259
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
2.424 2.272 2.327 2.265 2.342 2.453 2.590 2.514 2.507
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
2.485 2.399 2.322 2.105 2.062 2.546 2.505 2.508 2.754
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 -
2.393 2.477 2.841 3.353 4.263 4.984 5.458 5.506 -


Udalerrian, 2006. urtean, 2263 etxebizitza zeuden, zeinen %4,3a bigarren etxebizitzak ziren. [1]

[aldatu] Politika

[aldatu] Hauteskundeak

2008ko hauteskundeetan, Bernard Auroyk bere lekua galdu zuen, botoen %30,6a bilduz, Herria Bizi Dadin talde abertzalea, bigarren itzulian komunista eta ezkertiar frantses batzuekin baturik, bozen %33,6arekin auzapezgoa eta gehiengoa izatetik hurbil pasa zen. Dominique Lesbats-en Aimer Ustaritz zerrendak %35,7a pasatsorekin irabazi zituen hauteskundeak. Hautetsiei dagokienez, Lesbatsek 20 eserleku eskuratu zituen, HBDk 5 eta Auroyren zerrendak 4.

[aldatu] Herria Bizi Dadin

Herria Bizi Dadin da herriko talde abertzalea. 1989ko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldikotz eta hautetsi bat lortu zuen. Geroztik, gorakada izan du eta 2001eko hauteskundeetan bozen % 26a eskuratu zuen (auzapezaren zerrendak, berriz, % 40a). Frantses hautes sistemaren ondorioz, 27 hautetsietatik 3 postu izan zituen herriko etxean.

2008an, berriz, HBD "Ezkerra"rekin koalizioan aurkeztu zen.

[aldatu] Ekonomia

Uztaritze historikoki, Ipar Euskal Herriko jarduera zentro garrantzitsua izan da eta Frantzia eta Espainiaren hartu-eman ekonomikoen elkargune. Mandazain ugari joaten ziren Ainhoa, Baztan edota Iruñera, nekazaritza jarduera dinamiko baten eta herriak Errobin zuen ibai-portura heldutako ondasunei esker.

1245. urtean, sagardoa zen herriko ekoizpen nagusia eta 1523an, Europa osoko lehen arto laborea jaso zen bertan. Gaur egun, Ezpeletako piperra ekoizteko sor-markaren barruan dago.

2004ko urtarrilean egindako jardueren erroldan[2], industriari lotutako 19 establezimendu zenbatu ziren, 62 eraikuntzarekin zerikusia zutenak, 37 merkatatza eta konponketekin eta 121 zerbitzuei begira. Horietatik 14 establezimendutan, 10 soldatapeko langile edo gehiago zeuden.

Jarduera ekonomikoa laborantzara dago zuzenduta gehien bat (1979. urtean, udalerriko 1.243 hektareek zuten nekazaritza erabilpena, udalerriko lurren ia %40a)[3].

Udalerriko lurretan dago baita Larroulet S.A. enpresa, Pirinio Atlantikoak departamentuko lehen 50 agroelikadura enpresen barnean dagoena [4].

Toffolo talde industrialak ere, egoitza soziala du Uztaritzen.

2006ko erroldan, 1.409 lanpostu zenbatu ziren udalerrian (1.181 soldatapeko eta 228 ez-soldatapeko).[5]

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Lapurtera da uztariztarren berezko euskalkia. Bestela, herrian ikastola eta bertso-eskola bana ere badituzte.

[aldatu] Interesguneak

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Uztariztar ospetsuak

[aldatu] Argazki galeria

[aldatu] Erreferentziak

  1. Insee 2006 - Biztanleriaren errolda
  2. Insee - Répertoire Sirène - Champs ICS
  3. Nekazaritza ministeritza - Errolda orokorra (1979)
  4. Sud-Ouest egunkarian eginiko agroelikadura enpresen klasifikazioa
  5. Insee 2006 - Biztanleriaren errolda
  6. Hiri senidetuen urtekaria

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Uztaritze
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak