Kenroku-en

Koordenatuak: 36°33′43″N 136°39′45″E / 36.561944444444°N 136.6625°E / 36.561944444444; 136.6625
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenroku-en
Three Great Gardens of Japan
Japan's Top 100 Cherry Blossom Spots
100 Best Urban Parks in Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Ishikawa
Core city of JapanKanazawa
Koordenatuak36°33′43″N 136°39′45″E / 36.561944444444°N 136.6625°E / 36.561944444444; 136.6625
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1676
Inaugurazioa1874ko maiatzaren 7a
Arkitektura
Azalera11,7 ha
Ondarea
Bisitariak urtean2.590.000
Webgune ofiziala

Kenroku-en (japonieraz: 兼六園?) Kanazawan dauden lorategi famatuak dira, Japoniako "hiru lorategi ederrak" osatzen dituzte Kōraku-en (Okayama) eta Kairaku-en (Mito) lorategiekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1676an Maeda Tsunanorik Kanazawako gazteluaren ondoan atseden etxe bat eraiki zuen, Renchi-ochin, eta inguruan lorategiak moldatuz paisa egiteari ekin zion. 1759an etxea eta lorategiak erre egin ziren eta 1774an Harunaga daymioak Yugao-tei te-etxea eta ur-jauzi esmeralda eraiki zituen.

1822an Narinaga daymioak Takezawa etxea eraiki zuen eta Tatsumi errekaren urak kanalizatu zituen, errekatxoetan harrizko zubi ugari eraikiz. Orduan Kenroku-en izena ezarri zion, "sei atributuen lorategia" esan nahi du. Sei atributu hauek espazioa, seklusioa, artifiziala, zaharra, ubideak eta panorama dira. Bi urte beranduago hil zen Narinaga eta haren seme Nariyasuk etxea bota eta Kasumiga aintzira handitu zuen, gaur egun daukan egitura emanez. 1874an publiko guztiari ireki zizkion ateak.

Lorategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat osagai aipagarri daude Kenroku-en lorategietan:

  • Funsui iturria: Japoniako iturri zaharrena da. Kasumiga aintzirako ura hartzen du eta aintziren arteko maila desberdintasunari esker jarduten du.
  • Yugao-tei: 1774ko te-etxea da, lorategietako eraikin zaharrena.
  • Shigure-tei: 1676ko Renchi-ochin eraikina zen baina gaur egungo etxea 2000an berreraikitakoa da.
  • Ganko-bashi zubia: Antzarren itxura ematen dioten zazpi harri gorriz egina dago. Harrien itxuragatik "dordoka zubia" (Kikko-bashi) ere esan izan zaio.
  • Karakasi pinudia: Lorategien elementu ezagunena Karakasi pinuek osatzen dute. Soka sistema baten bidez adarretako elurra eusten dituzte eta Japoniako neguko postal tipikoa da. Sistemaren izena Yukitsuri da.
  • Loreak: 63 espezie desberdin aurki daitezke parkean eta honi esker urte sasoi guztietan loraldian egoten da parkea. Bertako espezie endemikoa da Kikuzakura lorea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Japoniako hiru lorategi ederrak
Kairaku-en | Kenroku-en | Kōraku-en