Okayama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Okayama

Okayama
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Momotarō kale nagusia, Omote-chō kale komertziala, Kōraku-en lorategiak, Kibitsu santutegia eta Momotarōren estatua.
bandera
Izen ofiziala 岡山市
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku (Sanyō)
Okayama
Koordenatuak

34°39′N 133°55′E / 34.650°N 133.917°E / 34.650; 133.917Koordenatuak: 34°39′N 133°55′E / 34.650°N 133.917°E / 34.650; 133.917

Okayama non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Okayama
Eremua 789,88 km²
Posta kodea 33201-1
Biztanleria 713.878 bizt.
Dentsitatea 903,78 bizt./km²
www.city.okayama.jp

Okayama (岡山市 Okayama-shi?) Okayamako prefekturako hiriburua da. Japoniako Chūgoku eskualdean dago, Honshu uharteko hego-mendebaldean, Setoko Barne Itsasoaren ertzean. 2014ko erroldaren arabera 713.878 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV mendearen aurretik Okayama nekazal probintzia baten muturrean zegoen eta Kanemitsuk eraikitako gaztelu txiki bat zeukan. Sengoku Aroan (XVI mendea) Ukita Naoiek Okayama erasotu eta gaztelua bereganatzeaz bat nekazal eremu zabalak ere eskuratu zituen. Gaztelua gotortu eta Okayama Bizen probintziako hiriburu bihurtu zuen.

Naoie-ren semea zen Ukita Hideiek 1600an Skigaharako borroka galdu zuen eta Kobayakawa Hideaki bihurtu zen Okayamako jauntxo feudal berria. 1602an ordea hil egin zen eta Himejiko jauna zen Ikeda Tadatugu izendatu zuten Okayamako jaun. XVIII mendean Okayama Japoniako hamar gaztelu-hiri onenen artean zegoen. Ikedatarrek agindu zuten bertan Meiji berrezarkuntzan feudalismoa bukatu zen arte.

1889an Okayama hiria eratu eta Okayama prefeturako hiriburu izendatua izan zen. Urte berean iritsi zen trena eta hiriaren garapena nabarmena izan zen hurrengo urteetan.

Bigarren Mundu Gerran Japoniako armadaren egoitzetako bat izan zen eta hegazkin estatubatuarrek 1945eko ekainaren 29an bonbakatu egin zuten 1.700 pertsona hilez eta 12.000 etxe errez. Japoniako 60. hamarkadako ekonomiaren hazkundeari esker hiria berreraikia izan zen eta Chūgoku eta Shikoku eskualdeetako hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

1988an Setoko zubi handiak Shikoku uhartearekin lotu zuen Okayama.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Setoko Barne Itsasoaren ertzean kokaturik dago, Asahi ibaia itsasoratzen den tokian. Okayama lautadaren erdian dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Okayama)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 9.1 12.6 19.4 23.9 27.5 31.1 32.7 28.1 21.9 16.7 11.3 20.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.6 5.0 8.2 14.4 18.9 23.1 26.9 28.4 24.2 17.3 12.0 6.8 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 1.1 3.7 9.4 14.1 19.1 23.5 24.7 20.6 13.1 7.6 2.6 11.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.6 59.6 95.1 93.9 137.9 213.9 134.8 73.0 185.8 75.4 40.9 18.9 1159.8
Eguzki orduak 153.6 136.4 159.4 193.5 210.3 176.3 172.6 231.3 152.0 178.1 158.3 160.9 2082.7
Hezetasuna (%) 66 65 65 62 66 69 75 71 74 70 70 68 821
Iturria: Japan Meteorological Agency[1]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okayama lautadan kokaturik dagoenez nekazal eremu oparoak ditu. Batez ere arroza ekoizten da baina aipagarriak dira alberjinia eta tipulinak ere.

Industriari dagokionez Okayamaren BPG-ren %10a osatzen du eta herraminta, kimika elikagai eta inprenta industriak dira nagusi.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okayama Aldatu lotura Wikidatan