Kevin Garnett

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kevin Garnett
Kevin Garnett
Datu pertsonalak
Izen osoa Kevin Maurice Garnett
Ezizena "KG", "The Big Ticket", "The Kid"
Jaio 1976ko maiatzaren 19a
Mauldin (Hego Carolina, Ameriketako Estatu Batuak)
Garaiera 2.11 m
Pisua 115 kg.
Ibilbidea
Draft NBA 1. txandan 5. postuan 1995ko NBAren Draft-en, Minnesota Timberwolves
Kluba Boston Celtics
Liga NBA
Posizioa Hegaleko-Pibota
Lorpenak
NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria (2004)
Joko Olinpikoetako urrezko domina (2000)
NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria (2003)

Kevin Maurice Garnett (Mauldin, Hego Carolina, AEB, 1976ko maiatzaren 19a - ) NBAren Boston Celtics-en aritzen den saskibaloi jokalari profesional bat da. Institututik zuzenean iritsi zen ligara, 1995eko NBAko draftean. Orduz geroztik hamar aldiz izan da NBAko All-Star partidan; NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria eta NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria lortu ditu; eta ligako jokalari balioaniztunenetako bat bihurtu da.

"The Big Ticket", "KG" eta "The Kid" ezizenak ditu; eta 2007an Minnesota Timberwolves, hamar urtez jokatu zuen taldea, utzi zuen Boston Celtics-ek fitxatzeko.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995-97: Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garnett 1995ko NBAren Draft-en hautatu zuten Minnesota Timberwolves-ek, 1989-90ko denboraldian NBAn hasi zirelarik playoff-en partidurik artean inoiz jokatu ez zutenek. Hasieran, aulkitik ateratzen zer Garnett, baina Saunders entrenatzailea izan ondoren titularra izaten hasi zen. Ligaren bere lehenengo urtean, Garnett eta etorri berria ere zen Tom Gugliotta jokalaririk garrantzitsuenak ziren. KG ez zuen lortu bat-batean izarra izatea, beste jokalari batzuei (Amare Stoudemire, LeBron James o Dwight Howard, hurrengo urteetan), gertatu zitzaien bezala; dena den, rookie urte aski ona izan zuen, partiduko batez besteko 10.4 puntu, 6.3 errebote eta 1.8 pase lortuz, eta Denboraldiko bigarren rookie bostekoan hautatua izanda.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kevin Garnett Aldatu lotura Wikidatan