LeBron James

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
LeBron James
LeBron James
Datu pertsonalak
Izen osoa LeBron James
Ezizena "King James", "The Choosen One", "Lebdog"
Jaio 1984ko abuztuaren 30a (29 urte)
Akron (Ohio, Ameriketako Estatu Batuak)
Garaiera 2,03 m
Pisua 113 kg.
Ibilbidea
Draft NBA 1. txandan 1. postuan, 2003ko NBAko Draft-en, Cleveland Cavaliers
Kluba Miami Heat
Liga NBA
Posizioa Hegalekoa
Lorpenak
Naismith Prep Player of the Year Award (2003)
Urteko Hasiberririk Onena (2004)
All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria (2005)

LeBron James (Akron, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1984ko abuztuaren 30a ) NBAko Miami Heat taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari profesionala da. 2,03 metro luze da, eta hegaleko posizioan jokatzen du. Hirugarren aldiz Mr. Basketball saria eman ziotenean, Ohioko eskolan, oraindik ez zegoen bere sophomore denboraldian St. Vicent – St. Mary-n, orduan hedabideek NBAko hurrengo jokalaririk hoberena izango zela uste zuten. NBAn jokatu aurretik 90 milioiko kontratu bat sinatu zuen Nike konpainiarekin. 18 urterekin, James NBAko 2003. urteko draftean lehenengoa izan zen; beraz, Cleveland Cavaliersekin jokatu zuen hurrengo denboraldian. Cavaliersekin baieztatu zuen bere talentua, eta bere lehenengo denboraldian urteko hasiberri onenaren saria irabazi zuen. NBAra iritsi bezain laster hainbat errekor lortu ditu: adibidez, 10.000, 15.000 eta 20.000 puntu lortu dituen jokalaririk gazteena izatea.

2005. urtetik aurrera All-Star taldean sartu dute beti, eta NBAko boskoterik hoberenean parte hartu du 6 aldiz. 2006. urtean 2. gelditu zen denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria lortzeko. Bere sari indibidual garrantzitsuena 2009ko maiatzaren 4an iritsi zen, denboraldiko jokalari baliotsuenaren saria eman baitzioten, eta hurrengo denboraldiko sari hori bera ere irabazi zuen. 2011/2012 denboraldian NBAko titulua irabazi zuen (finalean jokalari baliotsuenaren saria ere lortuta). 2012/2013 denboraldian ere irabazi zuen NBAko titulua.

Jamesen laguntzaz Cavsek bere lehenengo finalera iristea lortu zuten 2007. urtean baina galdu zuten San Antonio Spurs-en aurka. 2006. Playoffs-etik, Cleveland finaletan egon da beti.


Estatu Batuetako selekzioarekin 2006.urtean bronzeko domina lortu zuten, eta 2008 eta 2012. urteetan urrezko domina lortu zuten, biak Espainako selekzioaren aurka.


2,03 metrorekin bere posizioa hegoaldekoa (3) da, baina bere gaitasunengatik eta bere fisiko onarengatik oinarritzat (1) edo hegaleko-pibotzat (4) jokatu dezake.

High School (Institutua)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freshman (1. urtea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamesek St. Vincent-St. Mary Institutuan ikasi zuen Akron-en.

Sophomore (2. urtea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Sophomore' urtean James-ek batez beste 27,8 puntu, 7,5 errebote, 5,9 pase eta 4 lapurreta lortu zituen beste txapelketa nazionalerako bidean. Ondoren "Ohio-ko Mr. Basketball" eta USA Today-k hautatu zuen All-USA talde nagusian, lehenengo aldia 'sophomore' izanda lortuz.

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  PJ

Jolastutako partiduak

  PT 

Hasierako boskotean

 MPP 

Jolastutako minutuak partiduko

 %TC 

Zelaiko jaurtiketen portzentaia

 %3P 

Hiruko jaurtiketen portzentaia

 %TL 

Jaurtiketa askeen portzentaia

 RPP 

Hartutako erreboteak partiduko

 APP 

Egindako laguntzak partiduko

 ROB 

Lapurtutako baloiak partiduko

 TPP 

Txapelak partiduko

 PPP 

Sartutako puntuak partiduko

 Negrita 

Maximoa bere bizian

Denboraldi erregularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea PJ PT MPP  %TC  %3P  %TL RPP APP ROB TPP PPP
2003-04 Cleveland 79 79 39.5 .417 .290 .754 5.5 5.9 1.6 0.7 20.9
2004-05 Cleveland 80 80 42.4 .472 .351 .750 7.4 7.2 2.2 0.7 27.2
2005-06 Cleveland 79 79 42.5 .480 .335 .738 7.0 6.6 1.6 0.8 31.4
2006-07 Cleveland 78 78 40.9 .476 .319 .698 6.7 6.0 1.6 0.7 27.3
2007-08 Cleveland 75 74 40.4 .484 .315 .712 7.9 7.2 1.8 1.1 30.0
2008-09 Cleveland 81 81 37.7 .489 .344 .780 7.6 7.2 1.7 1.1 28.4
2009-10 Cleveland 76 76 39.0 .503 .333 .767 7.3 8.6 1.6 1.0 29.7
2010-11 Miami 79 79 38.8 .510 .330 .759 7.5 7.0 1.6 0.6 26.7
2011-12 Miami 62 62 37.5 .531 .362 .771 7.9 6.2 1.9 0.8 27.1
2012-13 Miami 76 76 37.9 .565 .406 .753 8.0 7.3 1.7 0.9 26.8
Totala 765 764 39.7 .490 .337 .747 7.3 6.9 1.7 0.8 27.6
All-Star 10 10 31.1 .515 .354 .724 6.6 6.1 1.5 0.2 24.8

Playoffs-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea PJ PT MPP  %TC  %3P  %TL RPP APP ROB TPP PPP
2006 Cleveland 13 13 46.5 .476 .333 .737 8.1 5.8 1.4 .7 30.8
2007 Cleveland 20 20 44.7 .416 .280 .755 8.1 8.0 1.7 .5 25.1
2008 Cleveland 13 13 42.5 .411 .257 .731 7.8 7.6 1.8 1.3 28.2
2009 Cleveland 14 14 41.4 .510 .333 .749 9.1 7.3 1.6 .9 35.3
2010 Cleveland 11 11 41.8 .502 .400 .733 9.3 7.6 1.7 1.8 29.1
2011 Miami 21 21 43.9 .466 .353 .763 8.4 5.9 1.7 1.2 23.7
2012 Miami 23 23 42.7 .500 .259 .739 9.7 5.6 1.9 .7 30.3
2013 Miami 23 23 41.7 .491 .375 .777 8.4 6.6 1.8 .8 25.9
Totala 138 138 43.1 .472 .322 .749 8.6 6.7 1.7 .9 28.1
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: LeBron James Aldatu lotura Wikidatan