Khutawira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khutawira

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVIII. mendea
HeriotzaK.a. XVIII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Sekhemra Khutauy Sebekhotep edo Khutauyra, Egiptoko XIII. dinastiako lehen faraoia izan zen, K.a. 1759tik K.a. 1757 arte gobernatuz, Frankeren arabera.

Bi urte inguruz gobernatu zuen, eta, hiriburua, El Lishten zegoen. Ryholtek, Sekhemra Khutauy Sebekhotep, Amenemhat IV.aren semea zela uste du.

Dinastia honetako lehen faraoia, Turineko Errege Kanoneko VI,5 erregistroan idatzia dago, ...ra Khutauy bezala, bi urte, hiru hilabete eta hogeitalau eguneko erregealdiarekin. Sekhemra Khutauy Amenemhat Sebekhotep Ugafekin (Sebekhotep II.a) nahastua izan zen, baina, zenbait aurkikuntza arkeologikok, akats bat izan zela adierazi dute, tronu izenen antzekotasunaren ondorioz.

Bere Horusen izena Sekhem Necheru izan zen "Jainkoen domeinua". Bere Nebtyren izena Khabau izan zen "boterea agertzen da". Bere Urrezko Horusen izena Merytauy izan zen, "Bi lurrak maite dituena", eta, bere tronu izena Sekhemra Khutauy "Ra boteretsua, Bi lurren babeslea".

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena daramaten zenbait objektu eta idazkun aurkitu dira:

Nilometro idazkun batzuk, Semna eta Kumman, bere erregealdiko laugarren urteaz informatzen dute (Heintze, Reinecke)


Aurrekoa
Neferusobek
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Amenemhat Sonbef