Kairoko Egiptoar Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kairoko Egiptoar Museoa
Museoaren barnealdea

Egiptoar Museoa Antzinako Egiptoko faraoien garaiko objektu bildumarik handiena duen museoa da, Kairoko garrantzitsuena. Sailkatutako 120.000 objektu baino gehiago ditu. Gaur egun, museoak, urtean, 165.000 bisita inguru jasotzen ditu (65.000 inguru 2000n eta 154.000 2003an).

Tahrir plazan kokatua, Marcel Dourgnon arkitekto frantziarrak diseinatu zuen, estilo neoklasikoan. Lanak, 1897an hasi ziren eta museoa 1902an inauguratu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1835ean, Egiptoko Antzinako Gauzen Zerbitzua sortu zen, herrialdeko monumentu eta altxorrak, bertako eta atzerritarren espoliaziotik babesteko. Ordutik, aurkitutako objektuak Azbaiatik gertu zegoen eraikin batean gordetzen ziren, Kairon, eta, ondoren, Saladinoren gotorlekuan. Baina Egiptoko gobernaria zen Abbas Pashak, bilduma hau, Maximiliano II.a enperadore austriarrari oparitu zion, hau Egiptora bisitan joan zenean. 1858an beste museo bat sortu zen, Boulaq auzoan, baina erabil ezinezko moduan geratu zen Niloren uholde handi baten ondoren.

1922tik, museoak hazkuntza ikusgarria izan zuen, bere funtsak, Tutankamon faraoiaren altxorrarekin handitu baitziren, 3.500 objektu baino gehiagorekin. Howard Carter eta Lord Carnarvon ingelesek aurkitu zituzten objektu hauek, aipaturiko faraoiaren hilobian, Erregeen Haranean, antzinako Tebasen parean, egungo Luxor.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoan, Antzinako Egiptoko garai guztietako objektuak daude erakusgai:

Museoaren lorategietan, zenbait garaitako eskulturak daude ikusgai.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kairoko Egiptoar Museoa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 30°2′52″N 31°14′0″E / 30.04778°N 31.23333°E / 30.04778; 31.23333