Sebekhotep II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sekhemra Khutauy Amenemhat Sebekhotep edo Sebekhotep II.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1724 eta K. a. 1718 bitartean gobernatu zuena.

Litekeena da Sebekhotep I.aren semea izatea (Sebekhotep Khaankhra).

Bere tronu izena Sekhem-Ra Khu-tauy izan zen "Ra miragarria da, Bi Lurraldeak babesten dituena".

Nolabaiteko desadostasuna egon zen egiptologoen artean errege honek Egiptoko XIII. dinastian izan zuen posizioari buruz. Sekhemra Khutauy tronu izena, Turineko Errege Kanonean, dinastiako hemeretzigarren faraoi bezala agertzen da, eta Sekhemra Khutauyrekin nahastu zen, baina nilometroek eta El Lahunen aurkitutako papiro batean agertu izanak, Egiptoko XIII. dinastiaren hasierako data bat adierazten dute. Turingo zerrendan, Khutawira bezala agertzen da.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait monumentu ezagutzen dira, estatua bat horien artean, zenbait nilometro Nubian eta eraikuntza lanak Medamud eta Luxorren. Nilometroek, laugarren urtea dion data bat ematen dute, honek, hiru urte baino gehiagoko erregealdia izan zuela frogatzen duelarik.

Faraoiaren zenbaitatu, bi papirotan erregistratuak daude:

  • Brooklyngo 35.1446 papiroa
  • Boulaq 18 papiroak, bere garaiko tebastar jauregiko dokumentu administratibo bat dena, "erregearen emaztea" Ay, Ankhu chatya eta beste funtzionario batzuk aipatzen ditu.

Bere izena idatzita duten beste objektu batzuk ere ezagutzen dira, bere eraikuntza aktibitatea erakutsiz.

D. Frankek, Sebekhotepi, Saqqara hegoaldean, Khendyer faraoiaren piramidearen hegoekialdean dagoen piramide bat ematen dio.

  • Medamuden, bere Heb Sedari buruzko idazkunak daude. Jaialdi hau, 30 urte edo gehiagoko erregealdi baten ondoren egiten zela kontutan hartuta, dirudienez, zeozer sinbolikoa izan zen.
  • Wurzburg H. 35 hilarrian, bere emazte Ay aipatzen da, bere erregez kanpoko familiarekin eta Ankhu chatyarekin batera, baina Sebekhotep ez da aipatzen.


Aurrekoa
Amenemhat VII.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Khendyer