Ko Pha Ngan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ko Pha Ngan hegazkin batetik.

Ko Pha Ngan (tailandieraz: เกาะพะงัน) Thailandiako Golkoan dagoen uhartea da, hego-ekialdeko Thailandian kokatuta. Ko Pha Nganek uharte bikiak ditu: hegoaldeko Ko Samui handia eta iparraldeko Ko Tao txikia.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Historia

1977an Ko Samuin aurkitutako Dongson Kulturako brontzesko damborrak (K. a. 500 - K. a. 100) esaten digu bai Ko Samuik bai Ko Pha Ngank biztanleak zituztela duela bi mila urte. Historialari eta arkeologo batzuen ustez, Ko Pha Ngango lehenengo biztanleak Malasiar penintsulatik etorritako itsas-ijito musulmanak ziren (pigmeoak, semung edo aurre-malasiarrak). Hala ere, gaur egun ia ez daude musulmanik uhartean. Ko Pha Ngan izena tailandierazko 'Ngan' hitzetik dator, hegoaldeko dialektoan 'hareazko barra' esan nahi duena.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Ko Pha Nganek Ko Taorekin batera Ko Pha Ngan barrutia (amphoe) osatzen du. Barrutia hiru azpibarrutietan (tambon) banatuta dago:

Zb. Izena Berezko izena
1. Ko Pha Ngan เกาะพะงัน
2. Ban Tai บ้านใต้
3. Ko Tao เกาะเต่า

Antzinean uhartea Ko Samui barrutian zegoen baina 1970eko urriaren 1ean bere barruti propioa sortu zuen.

[aldatu] Artea

Ko Pha Ngan Alex Garlanden 1997ko The Beach eleberrian agertzen den uhartea da, izen bereko pelikularen jatorria.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ko Pha Ngan

9°45′N 100°02′E / 9.75°N 100.033°E / 9.75; 100.033

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak