Kolegio Kardenalizio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan Paulo II.aren hileta. Kolegio Kardenalizioak, gorriz jantzitakoak, lehen ilarak hartzen ditu.

Kolegio Kardenalizioa, Eliza Katolikoko kardinal guztiek osatzen duten taldea da. Bere partaideak, Aita Santuaren aholkulariak dira. Egoitza hutsaren garaian, aita santu baten heriotza eta beste baten aukeraketaren artean, kolegio kardenalizioa da Elizaren autoritate nagusia, eta Aulki Santuaren aktibitatea eta Vatikano Hiriaren gobernua zuzentzen duen organismoa da.

Aita santuaren heriotza gertatu eta beharrezko denbora igaro ondoren, kardinal hautesleak, hau da, aita santua hiltzean 80 urteko baino gutxiago dituztenak, ate itxien atzean, konklabean (giltzapean) biltzen dira, aita santu berria aukeratzeko, oro har, euren arteko partaideren bat, hau, aita santu bezala aukeratua izateko funtsezko betebeharra ez den arren.

Ohitura den bezala, aita santua aukeratzeko konklabearen biltzarrak, Kapera Sixtinoan egiten dira, Michelangeloren freskoen azpian, honen fresko ospetsua den Azken Epaiak, kapera honetako horma nagusia presiditzen duelarik.

Kardinal hautesleek, aurreko aita santua hildakoan edo honek kargua utzitakoan, 80 urte baino gutxiago dituztenek, alegia, alde batetik, Elizaren gobernua hartzen dute, eta, bestetik, konklabean aita santu berri bat aukeratzeko ardura.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]