Fresko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Nikolas, Dionisiusek egina, Ferapontov monasterioan.

Freskoa (italieratik: affresca) horma edo sabai gisuztatu hezean kare-urez nahastutako koloreak erabiliz egindako pintura da. Gisua margolariak egunean egin dezakeen lanaren arabera zabaltzen da, lehortuz gero gogortu egiten baita, eta hezea behar du izan koloreak xurgatu ditzan. Aireko karbono anhidridoak karearekin erreakzionatzean koloreak gisuan finkatzen ditu.

Egiptoarrek, grekoek eta erromatarrek arrautza, goma arabiarra, lekeda eta argizaria erabiltzen zuten koloreak nahasteko.

Freskoan egindako pinturak garbitasun eta argitasun handia ematen dio koloreari; baina margolaria baldintza jakin batzuetan lan egitera behartuta dago, eta horregatik gutxi erabiltzen da gaur egun.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak