Koordinazio-polimerizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koordinazio-polimerizazioa edo Ziegler-Natta polimerizazioa trantsizio-metalen gatzek eta konplexuek katalizatutako polimerizazioak dira. Ziegler-Natta katalizatzaileak usatzen direlako hartzen dute izen hori[1].

Erreakzio oso estereoespezifikoak dira.

Hasarazlearen izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziegler-Natta katalizatzaileak 1950eko hamarkadan baliatzen hasi ziren etilenoa eta propilenoa polimerizatzeko. Titanio tetrakloruroa usatzen zen katalizatzaile gisa eta organoaluminio konposatuak kokatalizatzaileak zirelarik. Bi espezie horien nahasteek titanio(III) zuten solidoak formatzen zituzten erreakzioa abiarazten zituztenak. Jatorrizko errezeta horrek aldaera asko izan ditu.

Katalizatzailea osatzeko taula periodikoko I-III taldeko metalen hidruroak edo konposatu organometalikoak eta IV-VIII taldeko trantsizio-metalen haluroak nahas daitezke. Ez dago zalantzarik, bi multzook konbinatzeko aukera-kopuru adierazgarria dagoela[1].

I-III taldeko metala IV-VIII taldek metala
(CH3CH2)3Al

(CH3CH2)2AlCl

(CH3CH2)2AlBr

(CH3CH2)AlCl2

(CH3CH2)2Be

(CH3CH2)2Mg

(CH3CH2)2Zn

(CH3CH2)4Pb

(CH3CH2)4AlLi

C6H5MgBr

CH3CH2CH2CH2Li

TiCl4

TiCl3

TIBr3

VCl4

VCl3

MoCl5

CrCl3

WCl6

MnCl2

ZrCl3

(C5H5)2TiCl2

Ziegler-Natta polimerizazioak hetereogenoak edo homogenoak izan daitezke. Lehen kasuan katalizatzailea eta erreaktiboak ez daude fase berean eta bigarrenean, ordea, bai. Adibidez, lehen belaunaldiko Ziegler-Natta polimerizazioetan katalizatzailea solidoa izaten zen eta monomeroa disolbaturik egoten zen disolbatzaile egoki batean[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordinazio-polimerizazioak eragin handia du polietilenoaren eta polipropilenoaren moduko polimero binilikoen ezaugarri fisikoetan. Beste molde batzuen bidez, erraldikal-polimerizazioz adibidez, prestatutakoekin erkatuta polimero linealak, adarrik gabekoak, eratzen dira eta pisu molekular handiagoa izaten dute. Halaber, isotaktikoak edo sindiotaktikoak izango dira, inoiz ez ataktikoak. Ezaugarri horrek kristalinitatea agerrarazten du bestela amorfoak izango liratekeen polimeroetan. Polimerizatzeko bi molde desberdin horiek daude dentsitate txikiko polietilenoaren eta dentsitate handiko polietilenoaren arteko ezaugarrien oinarrian, izan ere, bigarrena koordinazio-polimerizazioz produzitzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekurra. Udako Euskal Unibertsitatea, 267-275 or. ISBN 84-86967-01-5..
  2. Coordination polymerization : a memorial to Karl Ziegler. Academic Press 1975 ISBN 0-12-172450-6. PMC 1957641. (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]