Kreolera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kreolera edo kreol hizkuntza bi hizkuntza edo gehiagoren arteko nahasketatik eratorritako hizkuntza-aldaera egonkorra da. Kreol hizkuntzei lexikoan sarritan igartzen zaizkie jatorrizko hizkuntzetatik gertatutako aldaketa fonetikoak. Morfosintaxiari dagokionez, aditu batzuk uste dute kreolerak euren artean ezaugarri komunak dituztela, nahiz eta honen inguruan erabateko adostasuna ez egon.

Kreolerak pidgin hizkuntzatik eratortzen dira. Funtsean, pidgina, hau da, hizkuntza-komunitate desberdinek elkar ulertzeko darabilten komunikazio-tresna sinplea, hizkuntza oso eta belaunaldi berrien ama-hizkuntza izatera igarotzen denean, orduan pidgin hizkuntza kreol hizkuntza bihurtzen da.

Gehienak kolonialismoaren ondorioz sortu dira azken 500 urteotan. Denborarekin batzuk desagertu diren arren, beste batzuk sendotu eta estatus ofiziala ere bereganatu dute estatu batzuetan.

[aldatu] Sailkapena

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak