Pidgin (hizkuntza)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pidgin bat hizkuntza baten joera sintaktiko, fonetiko eta morfologikoak beste baten unitate lexikoekin elkartzen dituen hizkuntza da.

Pidgina ez da talde etniko edo sozial jakin baten dialektoa; orohar, immigrante batek bere bizileku berrian erabiltzen duen hizkuntza aldaera da, edo lingustikoki oso desberdinak diren herrien artean harremanak sortzen diren guneetan erabiltzen den lingua franca bat. Pigdinak kolonietan sortu ohi ziren, nazio menderatzailearen hizkuntzaren gramatika sinplifikatu bat beste hizkuntzen elementuekin nahasten zenean. Pidgin hizkuntza askotatik kreol hizkuntzak garatu izan dira, hurrengo belaunaldiek pidginaren gramatika osatu eta ama-hizkuntza gisa ikasi dutenean.

Euskararen pidginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko baleazaleek pidgin bi sortu zituzten Ipar Atlantikoan egindako bidaietan: Islandian euskara-islandiera pidgina, eta Ternua eta Labradorren algonkin-euskara pidgina.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]