Papiamento
Wikipedia(e)tik
| Papiamentu Papiamento, Papiamen |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Holandarren Antillak, Aruba | |
| Eskualdea: | Karibe | |
| Hiztunak: | 250.000 | |
| Hizkuntza familia: | Kreolerak Portuges kreolerak Papiamentu |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Nederlandar Antillak, Aruba | |
| Erakunde araugilea: | Ez du | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | pap | |
| ISO 639-3: | pap
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Papiamentoa Karibeko Aruba, Bonaire eta Curaçao uharteetan erabiltzen den hizkuntza da. Portugesan oinarritutako hizkuntza kreoloa da, baina gaztelaniak ere eragin handia izan du. Papiamento izenak papia (berriketa) hitzetik du jatorri.
Egoera [aldatu]
2007an papiamentoa, nederlandera eta ingelesarekin batera Holandarren Antilletako hizkuntza ofiziala bihurtu zen. Hegoaldeko uharteetan gehien erabiltzen den hizkuntza da, iparraldekoetan (Saint Maarten, Saint Eustatius eta Saba) berriz ingelesa.
Aruban papiamentua eta nederlandera dira bi hizkuntza ofizialak.
Gaztelaniak gero eta eragin handiagoa du.