Aruba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aruba
Arubako bandera
Bandera

Arubako armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Aruba Dushi Tera
Aruba: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Oranjestad
12°33′N 70°6′W / 12.550°N 70.100°W / 12.550; -70.100Koordenatuak: 12°33′N 70°6′W / 12.550°N 70.100°W / 12.550; -70.100
Hizkuntza ofiziala(k) Nederlandera, Papiamentoa
Gobernua
Monarka
Gobernadorea
Lehen ministroa
Monarkia konstituzionala
Beatrix Herbehereetakoa
Fredis Refunjol
Nelson Oduber
Independentzia
- Holandarren Antilletatik

1986
Eremua
• Guztira
• Ura

193 km² (-)
% Arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2007)
• Dentsitatea

Herritarra

104.494 (195.)
581 biztanle/km² (18.)

arubar
Dirua Arubako florina (AWG)
Ordu eremua UTC (UTC -4)
Interneteko domeinua .aw
Telefono aurrezenbakia +297

Aruba[1] Antilla Txikietako uharte bat da. Alonso de Ojeda esploratzaile espainiarrak aurkitu zuen 1499. urtean, Herbehereek bereganatu zuten 1636. urtean. 1986 arte Antilla Herbeheretarren parte izan zen. Gaur egun, Herbehereetako Erresumako herrialdea da.

Hiriburua Oranjestad hiria da.

Gobernua eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez, Aruba ez da estatu independente bat, barne autonomia osoa daukan Herbehereetako lurralde ez metropolitar bat baizik. Herbehereek defentsa arloa, hiritartasun kontuak, kanpo erlazioak eta estradizioak kontrolatzen dituzte, baina beste gai guztietan Aruba lurralde guztiz autonomoa da. Arubak lege, konstituzio, gobernu eta moneta propioak dauzka.

Bertako estatu burua Herbehereetako erregina da, Aruban, gobernatzaile batez ordeztua delarik. Sei urteetarako hautatua izaten da gobernatzaile hau. Gobernua ordea, lau urtean behin hautatua izaten da. Gobernu burua Arubako lehen ministroa izaten da, bere ministro kontseiluarekin, gobernuko botere exekutiboa osatzen duelarik.

Arubako uhartea

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arubako iharduera ekonomiko nagusiena turismoa da, BPG-ko erdia osatzen duelarik. Bertako moneta Arubako florina da. Ameriketako dolarrarekin trukaneurri finkoa dauka. (1.79:1).

Turismoa da arubar ekonomiako euskarri nagusiena, bertan baitago lan enplegu gehienen iturria. Banku aktibitateek eta petrolio birfinketak garrantzi handia daukate era bai.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aruban, Antilla Herbeheretarretan bezala, hizkuntza ofizial bakarra Nederlandera da. Hizkuntza hau da hezkuntzan erabiltzen dena. Oro har esan daiteke arubatarrak elebidunak edota eleanitzak direla; Arubako biztanleek ingelesa, gaztelania eta nederlandera ezagutu eta erabiltzen baitute. Hizkuntza garrantzitsu horien artean, arubatarrek hizkuntza propio bat ere daukate, eguneko bizitzan maiz erabiltzen den papiamento delako hizkuntza. Papiamentoa gaztelania edota portugesa-tik sortutako hizkuntza kreolera bat da. Azken urteotan Arubako gobernuak gero eta garrantzi gehiago ematen ari zaio papiamentoari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aruba Aldatu lotura Wikidatan


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)