Kujo Yoritsune
Kujo Yoritsune (japonieraz 九条 頼経, Kujō Yoritsune?, 1218ko otsailak 12-1256ko irailak 1), Japoniako Kamakura shogunerriko laugarren shoguna izan zen, 1226 eta 1244 bitartean gobernatuz. Bere aita, Kujo Michiie kanpakua izan zen, eta, bere amona, lehen shoguna izan zen Minamoto no Yoritomoren iloba zen.
Fujiwara no Yoritsune bezala ere ezagutua, Kujo familiakoa zen, Fujiwara klan gortetar boteretsuko adarretako bat.
Shogun, zazpi urte zituela bihurtu zen, baina, shogunerriko erregeorde ziren Hojo Yoshitoki eta Hojo Masako ziren shoguna kontrolatzen zutenak, gobernari txotxongilo bihurtzeko ahalegin batean.
Hojo klanaren presiopean, shogun kargua, bere seme Kujo Yoritsuguri eman behar izan zion, kontrolatua izateko nagusiegia baitzen. Ondoren, monje budista bihurtuko zen.
| Aurrekoa Minamoto no Sanetomo |
Shoguna 1226-1244 |
Ondorengoa Kujo Yoritsugu |