Kultismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Axularren eskutik kultismo ugari sartu ziren euskal letretan.

Kultismoa hizkuntza klasiko batetik harturiko mailegua da. Gehienak latinetik eta, gutxiago, grezieratik hartuak izan dira eta, orokorrean, hizkuntza batean kontzeptu berri bat adierazteko hitz berria behar denean egokitzen da. Ohikoak izan dira jakintza gai berrietan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gehienak latinetik eta grezieratik hartuak izan dira.
  • Jatorrizko ezaugarri fonetikoak gorde egiten dituzte. Aldaketak gertatzekotan, hizkuntza berriko ahoskerara egokitzeko izaten dira.[1] Aldaketa fonetiko ugariren mende ibilitako hitzak ez dira kultismoak, beraz.
  • Testu idatzien bidez hedatu dira. Kristautasunaren eta eliza katolikoaren eraginez asko dira horrela zabaldutakoak.
  • Batzuetan ahozko hizkuntzan ere beren bidea egiten dute, baina hizkera arrunteko moldetara makurtu gabe.[2]

Euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal literaturan, hasiera-hasieratik agertu dira kultismoak, herri hizkerak ez zituen kontzeptuak eta edukiak adierazteko. Gainera, euskal letretako egile gehienak elizgizonak izan dira, kultismoen erabilerara ohituak, beraz. Adibidez, egile hauek kultismo asko erabili zituzten beren lanetan:

Neologismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultismo asko neologismoen edo hitz berrien oinarrian daude.

Latinismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinismoa latin hizkuntzatik hitzez hitz mailegatutako hitza edo esamoldea da, bereziki arlo akademikoan erabiltzen dena, hala nola alter ego edo alma mater. Beste modu batez esana, euskarazko esaldi batean latinetik hartutako berezko esamoldea izango litzateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]