Nafar-lapurtera

Wikipedia(e)tik
(Lapurteratik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskalkien hedapena mapa zaharraren arabera.

Nafar-lapurtera iparraldeko euskalkia da, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako eta Urdazubi, Zugarramurdi eta Luzaiden hitz egiten dena.

Baztango eta Aezkoako herrietan tarteko hizkeraz mintzatzen dira, nafarrera eta nafar-lapurteraren artekoa.

Eduki-taula

[aldatu] Lapurtera motak

[aldatu] Gaurko sailkapena

██ Nafar-lapurtera

Tradizionalki, lapurtera eta behenafarrera bereizirik sailkatu izan dituzte, baina Koldo Zuazoren arabera gaur egun euskalki bakar bat osatzen dute hiru azpimultzotan banatuta:

  1. Sartaldea: Lapurdiko barnealdean Ahetze, Senpere, Ainhoa eta Sara eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi hartzen ditu barne azpieuskalki honek.
  2. Erdigunea: Lapurdi Ekialdea eta Nafarroa Behereko Lekuine eta Baigorriko Kantonamendua ditugu azpimultzo honetan.
  3. Sortaldea: Nafarroa Behereko Arberoa, Oztibarre eta Garaziko eskualdeetan eta Luzaiden (Nafarroa) hedatzen da.

[aldatu] Tarteko hizkerak

Zuazoren arabera, tarteko hizkerak mendebaldean Lapurdiko kostaldean Hendaiatik Bidarteraino eta barnealdean Azkaine, Arbona, Basusarri eta Arrangoitzen, eta ekialdean Amikuze (Nafarroa Beherea) eskualdea eta Pettarrako (Zuberoa) mendebaldea.

Neurri txikian (eta gero eta txikiagoan) bada ere, Oiartzualdeko eta Bidaso Behereko hizkerek badute lapurteraren ezaugarririk, XVI. mende arte lapurterak izan baitzuen eraginik handiena Gipuzkoako ipar-ekialdeko eremu horretan.[1]

[aldatu] Erreferentziak

  1. Koldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak