Kultura eta Zientziaren Jauregia
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Kultura eta Zientziaren Jauregia |
||||
| Herria | Varsovia | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 52°13′54″N 21°00′23″E / 52.23167°N 21.00639°EKoordenatuak: 52°13′54″N 21°00′23″E / 52.23167°N 21.00639°E | |||
| Garaia | 1952an eraikitzen hasia 1955ean amaitua |
|||
| Helbidea | plac Defilad 1 | |||
Kultura eta Zientziaren Jauregia (polonieraz eta ofizialki: Pałac Kultury i Nauki) Poloniako Varsovia hirian kokatutako etxe orratza da. 230,68 metro garaiera du eta Polonia osoko eraikinik altuena da. Lew Rudniew arkitektoak diseinatua, 1952ko maiatzaren 2 eta 1955eko uztailaren 22 artean eraiki zen.
Antzina, Josef Stalinen Kultura eta Zientziaren Jauregia (Pałac Kultury i Nauki im. Józefa Stalina) izenarekin ezagutzen zen, Sobietar Batasunak Poloniako Herri Errepublikari egindako oparia izan baitzen.