Kumasko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kumasko gudua (K.a. 474)
Edalontzi greziar baten xehetasuna bost itsasontzi irudikatuta dauden. Irudi beltzezko zeramika atikarra, K.a. 520..
DataK.a. 474
LekuaKumas
EmaitzaGreziar garaipena eta etruriarren gainbehera Italian.
Gudulariak
Sirakusa
Kumas
Etruriarrak

Kumasko gudua K.a. 474an gertatutako itsas-gudu bat izan zen. Alde batetik, Sirakusaren eta Kumasen konbinaturiko ontziteria zegoen eta beste aldetik etruriaren itsas-armada[1]. Kumas greziar hiria K.a. VIII. mendean fundatu zen etruriar mugaren hegoaldean. K.a. 504an, Kumasko armadak etruriarrena irabazi zuen, nahiz eta hauek oraindik indar boteretsua izan. K.a. 474an, gai izan ziren flota bat osatzean, zuzeneko eraso bat egin zuten Kumasen kontra[2] eta Kumasek laguntza eskatu zion Sirakusari. Hieron I.a Sirakusakoa, etruriar hedapena mozteko, aliatu zen Aristodemorekin (Kumasko tiranoa) eta Italiaren hegoaldeko beste itsas ondoko greziar hiriekin. K.a. 474an, greziarrek Kumasen (Napoliko golkoan) garaitu zuten etruriar flota[3]. Porrotaren ostean, etruriarren eragin politiko gehiena desagertu zen[4] [5]Italian. Itsasoen kontrola galtzean, erromatarrek, samnitek eta galiarrek etruriarren lurraldeak menperatu zituzten. Sirakusarrek Olinpiako santutegi panhelenikoan etruriar kasko bat eskeini zuten, non indusketa batean alemaniarrek armadura bat aurkitu baitzuten. K.a. 415ean, etruriarrak atenastarren espedizioarekin joan ziren Sirakusaren kontra, beren gainbehera areagotzeko balio zuena. Pindarok, lehenengo Pitiar odan goraipatu zuen gudua[6][7][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BONFANTE, Larissa (1986): ''Etruscan life and afterlife: A handbook of Etruscan Studies''. Wayne State University Press. 75 orr. ISBN 0-8143-1813-4
  2. (www.historyofwar.org)
  3. (LEE L. Brice (2004.04.21): Wafare in the Roman Republic: From the Etruscan wars to the Battle of Actium. ABC-CLIO. 277 orria- ISBN 978-1-61069-299-1.)
  4. Diodoro Sikulo: XI, 51
  5. Pindaro: Pitika I, 140
  6. www.historyofwar.org
  7. The Cambridge Ancien History Cambridge University Press. 1923, 152 orria. ISBN 978-0-521-23347-7.
  8. TUNNER, Andrew J. Tunner; K. O. Chong-Gossard; Frderik Juliaan Vervaet (2010): Privat and Public Lies: The Discourse of Despotism and Deceit in the Graeco-Roman World. BRILL. 55. orria, ISBN 90-04-18775-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]