Olinpia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olinpia1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Olympie Temple Zeus.JPG
Olinpiako Zeusen templuaren hondakinak.
Olinpia non dagoen adierazten duen Grezia-ko/-go/-eko mapa
Olinpia
Olinpia (Grezia)
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 517
Kokalekua GreziaGrezia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1989 (XIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Olinpia[1] (grezieraz Ολυμπία) Antzinako Greziako Elis barrutian zegoen santutegi bat izan zen. Kronio mendiaren oinean eta Alfeo ibaiaren ertzean kokatzen zen. Bere ospea antzinaroan bertan Olinpiar Jokoak ospatzeari zor dio.

Bestalde, Olinpia greziar munduko erlijio gune garrantzitsua izan zen, hirian santutegiaz gain Munduko Zazpi Mirarietako bat zen Olinpiako Zeusen Estatua ere kokatzen baitzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbizikoak Olinpiar Jokoak K. a. 776. urtean ospatu ziren, azkenekoak aldiz 394. urtean, Teodosio I.a Handiaren ustez antzinako paganismoarekin lotura zutelakoan debekatu egin zituenean. Denera, aro hartan 1.169 urtez ospatu ziren.

Ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbaroen Inbasioek hiria arpilatu zituzten, ondorioz herrixka gisa biziraun zuen. Azkenean bertako biztanleek herrixka hustu eta Alfeo ibaiko alubioiek lurperatu zuten arte.

1829. urtean frantziar espedizio batek toki honetan indusketak hasi zituen, XIX. mendearen amaieran alemaniar espedizioak betebehar horretan jarraitu zuen, azken hauek Praxiteles eskultoreak eginiko Hermes jainkoaren estatua topatu zutelarik. XX. mendearen erdialdera estadioa lurpetik atera zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olinpia Aldatu lotura Wikidatan