L'Année épigraphique

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Année épigraphique
LaburduraAE
Motaaldizkari zientifiko eta katalogo
Fitxa teknikoa
Hizkuntzafrantses
ArgitaletxeaPresses universitaires de France (en) Itzuli
Historia
SortzaileaRené Cagnat
Identifikadoreak
ISSN0066-2348 eta 2492-0509
anneeepigraphique.msh-paris.fr, jstor.org…, cairn.info…, web.archive.org… eta web.archive.org…

L'Année épigraphique urtero argitaratzen den Frantziako epigrafia-aldizkari bat da, 1888an René Cagnatek sortua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

René Cagnat Frantziako Ikastetxeko irakaslea eta épigraphie et antiquités romaines (Epigrafia eta Antigualeko gai erromatarren) katedraren titularra zenean, Guillaume Feignonen laguntzaz aldizkaria sortu zuen. Aldizkaria Arkeologia Aldizkariarekin lotzen da lehenik, 1964ra arte, eta gero CNRSk diruz lagundutako Presses universitaires de France (PUF)-en argitalpen autonomo bihurtu zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

L'Année épigraphique (AE laburtua) urtero erromatar munduan aurkitutako inskripzioak biltzen ditu, batez ere latinez edo grekoz, eta Frantzian eta atzerrian argitalpen espezializatuetan agertu badira. Lehenbizi, JSTOR operadoreak zabaltzen du, eta ondoren, Cairn.info atarian.

Aldizkariak lehen mendeurrenerako mahai-ingurua antolatu zuen Parisen 1988ko urriaren 19tik 21era, eta 1990ean argitaratu zen.

Epigrafiaren ikerketan oinarrizko argitalpena da. Hain da garrantzitsua eta ezaguna non, idazkun bat Corpus Inscriptionum Latinarum katalogoan agertzen e bada, sarri, bere AE zenbakiaz identifikatzen dira, hau da aldizkarian idazkun horri eman dioten kodearen bidez.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Actes du colloque international du centenaire de l'Année Épigraphique. PUF, 1990, 360 p. (ISBN 978-2-13-042781-0).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]