L'Histoire du soldat

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Histoire du soldat
Jatorria
Sorrera-urtea1917
Argitaratze-data1918
Estreinaldi-data1918ko irailaren 28a
IzenburuaL'Histoire du soldat
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Zatiak6 Scenes (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
LibretistaCharles Ferdinand Ramuz
Bestelako lanak
MusikagileaIgor Stravinski
non-existence (en) Itzuli

IMSLP: L'histoire_du_soldat_(Stravinsky,_Igor) Allmusic: mc0002360632 Edit the value on Wikidata

L'Histoire du soldat (Soldaduaren istorioa) antzerki-obra bat da, hiru aktorez, dantzari batez (edo gehiagoz) eta musika zazpikote batez "irakurria, joa eta dantzatua" (lue, jouée et dansée) izateko. Igor Stravinskik eta C. F. Ramuz suitzar idazleak kontzebitu zuten obra, Alexander Afanasyev etnografoak zuen kondaira errusiarren bildumako istorio batean oinarrituta.[1]

Libretoak bere bibolina ongizate ekonomiko amaigabe baten truke deabruari saltzen dion soldadu baten parabola kontatzen du. Musika bibolinerako, kontrabaxurako, klarineterako, fagoterako, kornetarako (askotan tronpeta batez ordeztua), tronboirako eta perkusiorako dago idatzia, eta istorioa hiru aktorek kontatzen dute: bat soldadua da, beste bat deabrua eta hirugarrena narratzailea. Azken honek beste bigarren mailako pertsonaia batzuk ere interpretatzen ditu. Azkenik, dantzari batek printzesaren paper mutua betetzen du, beste dantzari batzuengandik lagunduta egon dezakelarik.

Ramuzen jatorrizko testua frantsesez dago idatzia, baina ingelerara itzulia izan zen Michael Flanders eta Kitty Blacken eskutik, baita alemanierara Hans Reinharten eskutik ere.[2]

Obra osoaren interpretazio batek ordubete inguru iraun dezake.

Musika konpas irregularrez betea dago, beraz normalean zuzendari batekin interpretatu ohi da, nahiz eta musikari batzuek gabe jotzea erabakitzen duten. Obra Lausanan estreinatu zen 1918ko irailaren 28an, Ernest Ansermetek zuzenduta. Edward Clark zuzendari britainiarrak, Stravinskiren laguna eta Errusiar Balletetan Ansermeten zuzendari laguntzaile ohia izanik, L'Histoire du Soldaten estreinaldi britainiarra burutu zuen 1926an Newcastle upon Tynen, eta jarraian beste hiru emanaldi eman zituen Londresen 1927ko uztailean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]