Lajako ur-jauzia

Koordenatuak: 37°12′56″S 72°23′00″W / 37.215555555556°S 72.383333333333°W / -37.215555555556; -72.383333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lajako ur-jauzia
Datu orokorrak
Garaiera111 m
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak37°12′56″S 72°23′00″W / 37.215555555556°S 72.383333333333°W / -37.215555555556; -72.383333333333
Honen parte daRío Laja
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Biobío eskualdea
Hidrografia
Arro hidrografikoaBiobio basin (en) Itzuli

Lajako ur-jauzia (gaztelaniaz: Salto del Laja), Txileko bainuetxe eta turismo gune ospetsua da, Laja ibaiko lau ur-jauziz osatua, Txileko Biobío eskualdean dagoena. Los Angeles hiritik 25 km iparraldera dago, muga Cabrero udalerria izanik .

Ur-jauzien gainean ibaia lasaia eta oso baxua da,baina urak indar handia du, eta erraz hustu daiteke, eta ibaian behera Yumbel udalerriko La Aguada herrira arte geratzen den arroila sakon eta estu batera murrizten da. Handik beste 29 km bidaiatzen ditu Biobío ibaiari urak eman baino lehen, Laja udalerrian.

Inguruko flora boldo, elorri, maiten, peumo, corcolén, quillay, liter, mirto, iratzea, nalca, sahats eta haltza espezie autoktonoen landarez osatuta dago.

Lajako ur-jauziak Txileko hegoaldeko bidaiarientzako erakargarri turistiko handietako bat dira. Gaur egun, hainbat zerbitzu turistiko daude, hala nola hotelak, kanpinak, jatetxeak, etxolak, piknik-guneak, eskulanak. Baita abentura turismoa, mendi-ibiliak, tirolinak eta zikloturismoa ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]