Lankide:Aroaalberdi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

NIKOLA TESLA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikola Tesla (1856-1943) fisikari, asmatzaile, ingeniari elektriko eta mekanikari serbiarra izan zen, Estatu Batuetan nazionalizatua. Txandakako korronteko elektrizitate-hornidura modernoan egindako ekarpenengatik ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smiljan, Serbian jaio zen, gaur egungo Kroazian. 1862an Gospic hirira joan zen, non ikastetak hasi zituen. Haurtzaroan, haluzinazioak eragiten zizkion gaixotasun arraro bat izan zuen, baina horrek ez zion eragotzi Graz (Austria) eta Pragako unibertsitateetan ikastea.

Parisen eta Budapesten hainbat industria elektrikotan lan egin ondoren, Estatu Batuetara joan zen (1884), non Thomas A. Edisonen aginduetara lan egin zuen. Baina urteetan zehar, bien arteko desberdintasunak handitzen joan ziren, batez ere lanaren emaitza eta orientazioa ikusteko moduan.

1886an Teslak bere enpresa propioa sortu zuen: Tesla Electric Light & Manufacturing. Baina lan bateko inbertsoreekin izandako desakordio batzuen ondorioz, enpresa utzi behar izan zuen. Honek ez zuen geldiarazi; izan ere, urte horretatik aurrera, asmakizun onenak garatu zituen, George Westinghouserekin lan eginez.

1891n bere laborategia New Yorken jarri zuen. Urte bat beranduago lehenengo patenteak eman zitzaizkion eta beranduago Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutu Amerikarreko (IEEE) bizepresidente izendatu zuten.

Asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

* Energia elektrikoaren hari gabeko transferentzia

* Txandakako korrontea

* Energia zuzeneko armak

* Irratia

* Leherketa motorrak martxan jartzeko buxia

* Irrati-goniometroa

* Tesla bobina

* Urrutiko agintea

* Indukzio bidezko motor polifasikoa

* Teslakopioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

[2]