Lankide:Eneko PeGO/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irlandako Normandiar Inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako anglo-normandiar inbasioa, XII. mendean ango-normandiarrek irlako lur eremu handietan bideratutako inbasioa izan zen. Inbasio hau inflexio puntu bat izan zen Irlandako historian, izan ere, zortziehun urtez mantendu zen konkista eta kolonialismo ingelesari hasiera eman zion.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandaren historiaren hasierara joz, aipatzekoa da, Irlanda zelta zela. Denboran aurrera eginez, Erromatar Inperioaren garaian, kristautasunak indarra lortzen zuen heinean, erromatarrak lurralde gaelikoetatik kristautasuna zabaltzen joan ziren. Hau horrela izanik, Irlandaren kristautzea gertatu zen; izan ere, San Patrizio misiolariak erlijio kristaua finkatu zuen irlan[1].

Irlandako normandiar inbasioa eman zen momentuan, lurraldea lau probintzietan banatuta zegoen; Leinster, Connacht, Munster eta Ulster. Probintzia bakoitzean Errege batek agintzen zuen baina lau errege horien gainetik Ruaidri izeneko Errege Gorenak agintzen zuen Irlandan.

Inbasioaren zergatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandak etengabe jasaten zituen inbasioak; Harri Aroko nekazariak lehenik; ondoren, zeltak; misiolari kristauak; eta azkenik, bikingoek inbaditu zuten irla. Denek finkatu zituzten haien kulturaren zantzuak bertan, kultura ezberdinen nahasketa sortuz. Hala ere, inbasio nabarmenena, normandiarra izan zen; ia zortziehun urteko Ingalaterra eta Irlandaren arteko gatazkei hasiera eman baitzien[2] .

VII. eta XI. mende bitartean, Irlandako elizak ez zuen aita santuarekin inongo loturarik, ezta Europako egitura sozial menderatzailearekin ere. Horregatik, eliza irlandarra erreformatzeko erabakia hartu zuten, honen gaineko boterea eta kontrola bereganatzeko. Hala eta guztiz ere, hau nahikoa ez izanik, 1155. urtean, Laudabiliter deituriko aita santuaren bulda baten bidez, historiako aita santu ingeles bakarrak, Adriano IV.ak, Enrike II.ari Irlako jurisdikzioa eman zion. 10 urte ondoren, Enrike II.ak, Irlanda gaineko autoritatea erreklamatu zuen; Leinster probintziako Diarmuid Mac Murchada erregearen laguntzaz, Leinstergo agintaritza berreskuratzeko laguntza militarraren truke.

Diarmuid Mac Murchada-k, Dublingo jauna izanik, Enrike II.ari ontziteria akuratu zion 1165eko Galesko kanpainarako. Hurrengo urtean, irlako beste erregeak hau jakitean, Diarmuid irlatik bota eta atzerriratzea erabaki zuten. Hau, lehendabizi, Bristolera joan zen, denboraldi batez bertan babestuz; eta ondoren, Normandiara joan zen. Bertan, Enrike II.ari laguntza eskatu zion bere erreinua berreskuratzeko. 1167an, Maurice FitzGerald kanbriar-normandiar zaldunaren zerbitzuak jaso zituen eta ondoren, FitzGerald-en anaiordearen, Robert FitzStephen-en laguntza ere lortu zuen. Pembroke-ko dukea eta Clare-ko Richard FitzGilbert ere, Stongbow bezala ezagutua, Diarmuidren alde jarri ziren; bigarren honi, Diarmuidek, tronuaren ondorengotzan eskubideak eta bere alabarekin ezkontzea eskeini baitzizkion laguntzaren truke[3] .

Kanpaina militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1169ko inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1169ko maiatzaren 1ean, Strongbow-ren lehen indarrak iritsi ziren Bannow-eko badian. Hauen buruzagia Robert FitzStephen zen, eta 90 zaldun eta 300 arkulari inguruekin lehorreratu zen Wexford konderriaren hegoaldeko kostaldean, hainbat gizonekin batera[4]. Hurrengo egunean, beste lehorreraketa bat bideratu zen, hau Maurice Prendergastekoaren eskutik, kolonia flandiar bateko militarra. FitzStephen-en eskutik, normandiarrek Wexford hiria inbaditu zuten, arku zein zalditeriaren erabileraz probestuz. Honen ondorioz, Ruaidri Ua Conchobair Errege irlandarra Diarmuiden aurka egitera abiatu zen. FitzStephen eta Maurice Prendergastekoak bideraturiko armada, Diarmuid Mac Murchadak zuzendutako 500 gizon ingururi batu zitzaien, eta Leinster eta Diarmuidek bere subiranotasuna aldarrikatu zituen lurraldeak konkistatzeari ekin zioten. Maurice Prendergastekoak Irlandatik bere 200 gizonekin alde eginteko intentzioa zuela iragarri zuen, Ruaidriren armadaren aurka borrokatzearen beldurrez; Diarmuiden ezezkoa jaso zuen eta ez zien Wexfordetik itsasoratzen utzi.  Horri erantzunez, Prendergastekoak mertzenario gisa eskeini zizkion bere gizonak Donnchad Ossory-koari, eta honek onartu egin zituen. Mertzenario hauek erabili zituen Loigis (Leinster mendebaldea) aldi baterako menderatzeko. Hala ere, Prendergastekoak uko egin zion bere lagun ohien aurka borrokatzeari, eta laster alde egin zuen Irlandatik bere gizonekin. Diarmuid Erregeak, Leinster hegoaldean aske aritzearen truke, Ruaidri Errege Nagusi bezala onartu zuen. Diarmuidek, bitartean, Leinster iparraldeko lurraldeak erasotu eta arpilatu zituzten, Diarmuidi men egiteari uko egin ziotenak zehazki. Jarraian, ondoan kokatzen zen Ossory erresumari ere eraso zuten, Donnchad Mac Gilla Patraic Erregearen indarrak garaituz Achad Ur-eko batailan. Bataila galdu eta gero, Donnchadek leku seguru batera eraman zituen bere indarrak

Inbasioari erantzunez, Ruaidri Errege Gorenak armada bat zuzendu zuen Leinster eskualdera, Diarmuid eta normandiarrei aurre egiteko. Armadak Connacht, Breffny, Meath eta Dublingo kontingenteak zituen, bakoitza bere Erregeek zuzendua. Ferns herrian akordio bat lortu zen: Diarmuid Leinsterreko Erregetzat hartu zen, Ruaidri bere jaun gisa onartzearen eta bere atzerriko aliatuak behin betiko kanporatzea onartzearen truke. Konplimendua bermatzeko, Diarmuidek Ruaidriri bahituak entregatzea onartu zuen, horietako bat bere semea zelarik. Hala ere, dirudienez, Diarmuidek bere aliatu anglo-normandiarrak erabili nahi zituen Errege Goren bihurtzeko. Ferns-en adostutako akordioa eta gutxira, Maurice FitzGerald Wexforden lehorreratu zen, gutxienez 10 zaldun, 30 arkulari zaldi gainean eta 100 arkulari oinez zeramatzala. Indar erakustaldi batean, Maurice-ek eta Diarmuidek armada bat bidali zuten iparraldera eta Dublingo barnealdea suntsitu zuten.

Strongbow-ren iristea 1170ean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1170ean, Diarmuid Erregea Strongbow-rekin kontaktuan jarri zen errefortzuak lortzeko, eta azken honek Raymond FitzGerald ("Le Gros") militarra buru armada bat bidali zuen, hamar bat zaldun eta hirurogeita hamar arkulari ingururen laguntzaz. 1170eko maiatzean, Raymond FitzGerald Bannow badian lehorreratu zen aipaturiko armadarekin batera[5]. Raymond-en tropek Baginbun hondartzatik (Wexford-eko eskualdean) hurbil gotorleku zahar bat hartu eta inguruko bazterrak arpilatu zituzten. Orduan, irlandar eta norvegiarrez osaturiko armada batek bideratutako setioa jasan zuten normandiarrek. Azken hauek errefortzuak eskatu zituzten setiatzaileak erasotzearren. Begingun-eko zonaldean gertaturiko gatazkak 500 hildako eta 70 harrapaketa suposatu zituen. Badirudi Begingun-eko gatazkaren garaipena, FitzGerald-ek bidalitako ganadu-talde baten uxaldi bati esker lortu zela, irlandarrak ihes egitera behartuz.

Abuztuaren 23an, Strongbow Hook lurmuturrean lehorreratu zen, gutxienez berrehun zaldun eta mila soldadu inguru zituela. Raymond-en tropekin elkartu eta gero, Waterford erasotzera ekin zioten. Waterford-eko herrian harresiak zulatu zituzten, eta kaleetan borroka bortitzak izan ziren. Egun batean. Strongbow eta Raymond-ek buruturiko setioan arrakastatsu atera ziren. Waterford-eko batailan zazpiehun gerlari hil ziren. Diarmuid eta beste normandiar komandanteak Waterfordera iritsi ziren, eta, hiru urte lehenago adostu zen moduan, Strongbow Diarmuiden alaba Aife-ekin ezkondu zen.

Normandiarrek eta Diarmuidek gerra kontseilua egin zuten Waterford-en, Dublinetik gertu, hau eraso baino lehen. Ruaidri Errege Nagusiak armada handi bat ezarri zuen Dublinetik gertu, negoziazio bitartean erasotzeko. Connacht-eko armadarekin Breffny-ko tropak (Tigernán Erregeak gidatua), Meath-eko tropak (Máel Sechlainn Erregeak gidatua) eta Oriel-eko tropak (Murchad Ua Cerbaill Erregeak gidatua) elkartu ziren. Normandiarrak, Diarmuidekin batera, Wicklow-tik hurbileko mendien gainetik babestu ziren negoziazio garaian, Ruaidri Erregearen armada planak bertan behera uztera behartuz, lekua ez baitzen aproposa bataila bat bideratzeko.

Dublinera iritsi zirenean, Diarmuidek, Ascall Mac Ragnaill (Ascall MacRannall) Erregearekin negoziazioak hasi zituen. Irailaren 21ean, elkarrizketak bideratzen ari ziren bitartean, Cogan-eko Miles eta Raymond FitzGerald buruzagi zituen armada batek hiria inguratu eta setiatu egin zuen. Mac Ragnaill eta haren jarraitzaileek itsasoz ihes egin behar izan zuten. Strongbow eta Diarmuiden eskutik hainbat kanpaina bortitz abiarazi zituzten Meath zeharkatuz, Breffny, Clonard, Kells eta beste hainbat herri monastiko errez. Irailaren 21erako, normandiarrek Dublin eta Leinster hirien gaineko kontrol osoa zuten[6]. Ferns-en adostutako akordioaren urraketa horiei erantzunez, Ruaidri Erregeak hainbat bahiketa bideratu zituen, Diarmuiden semearenak garrantzi nabarmena izanik.

Diarmuid Ferns-era itzuli eta bertan hil zen 1171eko maiatzean. Strongbow-ek, orduan, Leinster erreklamatu zuen, Diarmuidek, bera hiltzean erreinua heredatuko zuela agindu zion moduan. Hala ere, Strongbow ez zen Diarmuid lege irlandarraren edo ingelesaren arabera oinordekotzat hartuko, eta Diarmuiden familia-kideek lehentasuna zuten legediaren aurrean. Iradokitzen da Strongbow-ren oinordekotza Ingalaterrako zuzenbidean justifikatua izan zela Aife-ren ama bere legezko emazte bakartzat jotzeagatik, Aife bere oinordeko legitimo bakartzat utziz. Gainera, Strongbow-ren oinordekotza ez zegoen Irlandako zuzenbidean justifikatuta, erregetzarako oinordekotza hautazkoa baitzen, eta gizonezkoen lerrotik bakarrik igaro zitekeen. Diarmuiden seme Domnall Karemanach-ek (Donal Cavanagh) Strongbow babestu zuen, beharbada bere familiari botereari eusteko aukerarik onenak ematen zizkiola iruditzen zitzaiolako. Strongbow-ek Domnalli Leinstereko zonalde gehienetan irlandarren gaineko eskumena eman zion

Irlandarren erasoa eta Enrike II.aren iristea 1171ean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diarmuid hil eta gutxira, anglo-normandiarrak Leinster barrutik zein kanpotik erasotuak izan ziren. Murchad, Diarmuiden anaia, Ui Ceinnselaig-en (bere jaioterria) agintaria izan zen eta Strongbow-ren aurka agertu zen Leinsterreko beste agintari batzuekin batera. Desmond-en irlandarrek eraso ikaragarria egin zioten Waterford-i, normalki kontrolpean zeukanari. Aldi berean, armada norvegiar-gaeliko bat, gutxienez 60 ontziko flota batean, Dublinetik kanpo lehorreratu zen. Ascall-ek gidaturik, hiria berreraikitzen saiatu ziren, baina Cogan-en indarrek uxatu egin zituzten. Ascall harrapatu eta exekutatu egin zuten.

Diarmuiden heriotzaren ostean, Enrike II.ak Strongbow eta bere armada Ingalaterrara itzultzea behartu zituen, azken hauek botere handia lortu ostean autoritatearen aurka altxatzeko beldurrez[7]. Strongbow-ek , halere, hainba kanpaina gehiago bideratu behar izan zituen Diarmuiden heriotzaren ostean, irlandarren erasoak zirela eta. Enrikek ezarritako enbargua Gales eta Ingalaterratik Irlandara, aliatu normandiarren iristea berandutu zuen kanpaina garaian. Bestalde, Ruaidri-ren gidaritzapean zegoen armada handi batek, Dublin inguratu zuen[8]. Irlandar erresuma gehienetako tropek osatzen zuten: Connacht-eko kontingenteak, Breffny (Tigernan Erregeak gidatuak), Meath (Máel Sechlainn Erregeak gidatuak), Thomond (Domnall Ua Briain Erregeak gidatuak), Oriel (Murchad Ua Cerbaill Erregeak gidatuak), Ulster (Magnus Mac Duinnsléibe Erregeak gidatuak) eta Leinster (Diarmuiden anaia Murchad-ek gidatuak). 30 ontziko flota norvegiar-gaeliko batek, Godred Olafssonek bidalia, Dublingo badia blokeatu zuen. Robert FitzStephen-ek bere gudarosterik onenak bidali zituen Wexford-etik Dublingo anglo-normandiar goarnizioari laguntzeko. Wexford-eko gainerako goarnizioari eraso egin eta hiritik bota zuten. Normandiarrek Carrick-en kanpamendu militar batera ihes egin zuten, baina han ere setiatuak izan ziren. Dublingo setioak bi hilabete iraun zuen, eta hainbat liskar izan ziren, baina Irlandako armadak, itxuraz, hiria gosetu nahi zuen amore eman arte.

Dublin eta Carrick setiatuta zeudela, Strongbow-ek etabere kontseilua irlandarrekin negoziatzera behartuak ikusi ziren. Strongbow-ren proposamena, Ruaidri bere jaun gorentzat hartzea eta anglo-normandiarrek konkistatu zutenari eustean zetzan. Ruaidrik ezezkoa eman eta Dublin, Wexford eta Waterford hirien kontserbazea eskeini zion.. Hau onartezina izan da Strongbow-rentzat. Negoziazioak bertan behera gelditu ziren, normandiarren irteera bat Dublindik kanpo joan zenean. ustekabean Ruaidriren kanpalekuari Castleknock-en eraso eginez. Normandiarrek ehunka soldadu hil zituzten, irlandarrak ustekabean harrapatu baitzituzten, eta hauen hornigaiak hartu zituzten. Porrot honen ondoren, irlandar armada erretiratu egin behar izan zuen. Bitartean, FitzStephen-ek norvegiar-irlandarrei amore eman zien Carrick-en. Strongbow hurbiltzen ari zela jakin zutenean, Wexford erre eta uharte batera joan ziren, FitzStephen bahituta.

Enrike ontzidi handi batekin lehorreratu zen Waterforden 1171eko urrian, bostehun zaldun eta hiru mila bostehun gerlarirekin batera[9]. Enrike Ingalaterrako lehen Errege bihurtu zen oinak irlandar lurrean jartzen. Waterford eta Dublin Errege hiri izendatu zituzten, Strongbow-ek ohorezko harrera egin ziolarik. Hainbat sinodo bideratu zituen Irlandan zehar, Lismore eta Cashel-etik bidaiatzen zuen heinean, apezpiku irlandarren onarpena jasotzeko helburuz. Adriano aita santuaren oinordekoak, Alexandro III.ak, Irlandako lurrak Enrikeri ematea berretsi zuen 1172an. Urte bereko urriaren 14an, Erregea Waterford-en lehorreratu zen laurehun zaldunekin, horien artean Hugo Lacy-koa zegoela. Enrikek bere seme gazteenari, Juani, bere irlandar lurraldeak eskeini zizkion, Dominus Hiberniae (Irlandako jauna) tituluarekin. Juanek, ustekabean bere anaiak baino arrakasta handiagoa lortzean, Irlandako erresuma zuzenean Ingalaterrako Koroaren kontrolpean jarri zuen.

Enrike garrazki ezagutu zuten Irlandako Errege gehienek, eta Leinsterren eta hiberno-normandiarren hedapena maneiatzeko aukera ikusi zuten. Honek, 1175ean Enrike eta Ruaidriren arteko Windsorreko Hitzarmena berrestea ekarri zuen. Hala ere, Diarmuid eta Strongbow hilda (1171 eta 1176an, hurrenez hurren), Enrike Ingalaterrara bueltan eta Ruaidri bere basailu izendatuak gobernatzeko gai ez zirelarik, idatzizko itun honek bi urtez ere ez zuen balio izan.

Windsorreko hitzarmena (1175)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkaren emaitzetako bat, 1175ko Windsorko hitzarmena izan zen. Windsorren, sinatu zuten Ingalaterrako Enrike II.ak eta Ruaidrik, Irlandako erregeak[10]. Lurraldeen banaketa adosteko sinatu zuten. Hitzarmenaren bidez, Ruaidrik, Enrike II.ari tributua ordaintzearen truke, Leinster, Meath eta Waterford lurraldeen kanpoaldeak lortu zituen; eta, honekin batera, lurralde osoan boterea izatea ere. Hala ere, hitzarmen hau denbora laburrean apurtu zen, Ruaidrik ezin izan baitzuen mantendu. Gainera, Enrike II.ak Frantzian zituen auzietan jarri zuen arreta guztia, Irlandan gertatzen zenari konponbiderik eman gabe. Hau dela eta, Enrikek, 1177an, Oxfordeko kontzilioa sinatu zuen; honekin, bere 10 urteko semea, Juan printzipea, Irlandako jaun izendatu zen, William FitzAldelm ordezkatuz. Gainera, bere semea haztean, Irlandako errege izango zela esan zuen.

Laudabiliter bula eta Casheleko sinodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanda guztia Laudabiliter izeneko aita santuaren bula eta Casheleko sinodoari lotuta gelditu zen. Laudabiliter bula, Adriano IV.a aita santuak, Enrike II.a Irlandako jaun izendatzeko erabili zuen bula izan zen. Irlanda bula honi lotuta egotean, Enrike II.ak Irlandako jaun izaten jarraituko zuen. Casheleko sinodoaren bidez, Irlandako elizaren hainbat kontu konpondu nahi zituzten; hala nola, gehiegikeria batzuk kondenatu eta eliza Erritu Erromatarrera gerturatu. Irlanda Sinodo honi lotuta egoteak, bertan adostutako hainbat arau edota neurri bete beharra ekarri zuen; hala nola, haurrak katekizatzea, hamarrena ordaintzea, gaixotzean testamentua egitea eta konfesatzea (hil aurretik konfesatu zenari errespetatu egingo zaio, bere omenez meza eta entierroak ospatuz, etab.). Lurraldeko erlijio desberdinen arteko harremanen aldetik ere, hainbat neurri adostu ziren; adibidez, Irlandako auzi erlijiosoak, eliza ingelesak adostuko zituela.

Ondorio erlijioso, sozial eta ekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoa da, esku-hartze politiko eta militarraren ekimenetako batzuk elizako buruzagi anglo-normandiarretatik etorri zirela; batez ere, Theobald, Canterburyko artzapezpikuaren eskutik. Irlandako eliza kontrolatu eta Gregoriotar erreformak guztiz gauzatu nahi baitzituzten; Cashel, Ráth Breasail eta Kellseko sinodoetan batez ere, Gregoriotar erreformak gauzatzeko grina ikusi dezakegu.

Normandiarren etorrerak, nekazaritza-paisaia aldatu zuen. Ondoren agertu ziren elementuak honako hauek izan ziren; hazitarako landare handiak, landutako udare eta gereziak, animalia arraza desberdinak…

Ondorio ekonomikoak ere izan zituen inbasioak; hala nola, txanponaren erabilera orokorra; jatorriz bikingoek sartu zuten arren. Hiri nagusietan beste txanpon batzuk ere erabiltzen ziren; adibidez, Ulsterren De Courcyk bere izenean txanponak sortu zituen.

Plebeioaren independentzia gutxitu egin zen, normandiar zein gaelikoen kontrolpeko eremuetan. Beste alde batetik, normandiarrek aristokratek gazteluak eraikitzea ere bultzatu zuten, Irlandara ekarri zuten sistema feudalaren funtsezko osagaia.

Normandiarren eta irlandarren arteko harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandara iristean, normandiarrek, elkarrena arteko lehiak garatu zituzten lurraren irrikan, eta “sistema politiko gaeliko faktikoa” manipulatu zuten. Honek, gaeliar jaunei atzera egitea egin zien, beraien etsaien aliatuekin konpetitzen baitzuten. Garai hartan erregea justiziaren irudi zen arren, Enrike II.ak normandiarrekin lehian aritzea sustatu zuen.

Geroago Ingalaterrak Irlandan burututako kolonizazioa dela eta, bertako kultura eta bizimodua guztiz zapaldu zituen “The pale” izeneko eremuan gotortuan. 1366. urtean, Kilkennyko estatutuek, ingelesak irlandarrekin ezkontzea debekatu zuten; baita edozein ohitura gaeliar ere; hala nola, janzkera, hizkuntza, erlijio… gaeliar guztiak. “The pale” eremutik kanpo, normandiarrek, ohitura gaeliarretara moldatu behar ziren. Egoera hau 200 urtez mantendu zen[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1] Atenas García Huidobro, O. (2017). El Purgatorio de San Patricio ¿tradición o invención? Rituales, peregrinaciones y viajes al otro mundo en Irlanda en el siglo XII. Revista Historias del Orbis Terrarum. Bol. 13. 25 or.

[2] Hartstock, E. (2021). El legado celta en la identidad irlandesa. Revista de la Escuela de Lenguas Modernas. Bol.8 (8). 79 or.

[3] Hartstock, E. (2021). El legado celta en la identidad irlandesa. Revista de la Escuela de Lenguas Modernas. Bol.8 (8). 79 or.

[4] Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 45 or.

[5] Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 45 or.

[6] Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 45 or.

[7] Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 46 or.

[8] Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 46 or.

[9] Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 46 or.

[10] Marín Roig, D. (2023). Irlanda, una nación forjada en el conflicto. La razón historica: revista hispanoamericana de historia de las ideas politicas y sociales. (58). 27 or.

[11] Hartstock, E. (2021). El legado celta en la identidad irlandesa. Revista de la Escuela de Lenguas Modernas. Bol.8 (8). 79-80 or.

[12] Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 45 or.

[13] Marín Roig, D. (2023). Irlanda, una nación forjada en el conflicto. La razón historica: revista hispanoamericana de historia de las ideas politicas y sociales. (58). 26. or


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antonio Sierra, L. (2014). Irlanda. Una nación en busca de su identidad. Punto de Vista Editores.
  • Atenas García Huidobro, O. (2017). El Purgatorio de San Patricio ¿tradición o invención? Rituales, peregrinaciones y viajes al otro mundo en Irlanda en el siglo XII. Revista Historias del Orbis Terrarum. Bol. 13. 20-59 or.
  • Downham, C.(2018). Medieval ireland (Ser. Cambridge medieval textbooks). Cambridge University Press.
  • Duffy Seán, & Duffy Seán. (1997). Ireland in the middle ages (Ser. British history in perspective). St. Martin's Press.
  • Hartstock, E. (2021). El legado celta en la identidad irlandesa. Revista de la Escuela de Lenguas Modernas. Bol.8 (8). 75-86 or.
  • Marín Roig, D. (2023). Irlanda, una nación forjada en el conflicto. La razón historica: revista hispanoamericana de historia de las ideas politicas y sociales. (58). 22-30 or.
  • Hooper,N. & Bennett, M. (1996). Cambridge illustrated atlas warfare : the middle ages 768-1487. Cambridge University Press.
  • Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University.
  1. a b Atenas García Huidobro, O. (2017). El Purgatorio de San Patricio ¿tradición o invención? Rituales, peregrinaciones y viajes al otro mundo en Irlanda en el siglo XII. Revista Historias del Orbis Terrarum. Bol. 13. 25 or.
  2. a b Hartstock, E. (2021). El legado celta en la identidad irlandesa. Revista de la Escuela de Lenguas Modernas. Bol.8 (8). 79 or.
  3. a b Hartstock, E. (2021). El legado celta en la identidad irlandesa. Revista de la Escuela de Lenguas Modernas. Bol.8 (8). 79 or.
  4. a b Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. (45. orr)
  5. a b Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 45 or.
  6. a b Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 45 or.
  7. a b Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 46 or.
  8. a b Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 46 or.
  9. a b Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 46 or.
  10. a b Marín Roig, D. (2023). Irlanda, una nación forjada en el conflicto. La razón historica: revista hispanoamericana de historia de las ideas politicas y sociales. (58). 27 or.
  11. a b Hartstock, E. (2021). El legado celta en la identidad irlandesa. Revista de la Escuela de Lenguas Modernas. Bol.8 (8). 79-80 or.
  12. Ranelagh, J. O. B. (1998). Historia de irlanda (Ser. Historia). Cambridge University. 45 or.
  13. Marín Roig, D. (2023). Irlanda, una nación forjada en el conflicto. La razón historica: revista hispanoamericana de historia de las ideas politicas y sociales. (58). 26 or.