Lankide:GonzaSanArr/Cybersyn proiektua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Operazio Gelaren (konputu zentroan egongo zena) 3D-ko irudikapen bat: gela honetan informazio ekonomikoa jaso, bildu eta erabaki azkarrak hartzeko baliatuko zen. Gestalten printzipioak erabiliz diseinatu zen.

Cybersyn edo Synco denbora errealean kontrolatutako plangintza ekonomikorako proiektu txiletarra izan zen. Salvador Allende Gossensen gobernupean garatuta, 1971-1973 artean. Proiektua hau teletipo makinen sare bat zen. Honekin txileko fabrikak denbora errealean komunikatzea Santiagon zegoen konputu zentro batekin bilatzen zen. Zentro horretan gobernuak ekoizpen industrialeko sistemen funtzionamendua modelatuko zuen. Hau da, fabriketako produkzioari buruzko informazioa jaso, prozesatu eta aztertuko zen, langileen beharrak asetzeko, zibernetikaren printzipioak erabiliz.


Sistemaren sortzaile nagusia Stafford Beer britainiar zientifikoa izan zen. Bere ustez, zibernetika, Mundu Gerraostetik, kontrola eta komunikazioa aztertzeko hurrengo zientzia izan zitekeen, sistema sozialen (erakundeak), biologikoen (organismoak) eta mekanikoen (makinak) funtzionamendu konplexuaren artean amankomuneko gaiak aurkitzea ahalbidetuko zuena. Allende presidenteak proiektuan gobernatzeko beste era bat ikusten zuen "sozialismo txiletarra". Honek partzialki banantzen zen Sobietar Batasunetik edo Kubatik. Horregatik bi pertsonaia hauen elkarlana bi utopiaren topaketa gisa definitu izan da, bata politikoa, sozialismoa eratzea era pazifiko eta demokrazia burgesaren barnean, eta teknologikoa.


Cybersyn testuinguru zail batean agertzen da (Txileko 70 hamarkada) eta gainera baliabide teknologiko eskasekin. Hori dela eta proiektu berritzaile bat izan zen mundu mailako teknologiaren historian. Momentuan ARPANET, Internetaren aitzindari estatubatuarra, oraindik eraikuntza prozesuan zegoen. Momentu berean Viktor Glushkovek sobietar matematikariak 1962 planteatutako OGAS sistemari baliabideak ezeztatu zizkioten 1970ean Sobietar Batasunean.