Lankide:Iratxe Vallejo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drosophila melanogaster euli-espezie bat da, Diptera ordenakoa eta Drosophilidae familiakoa hain zuzen ere. Oro har, ozpin-euli edota fruta-euli[1] esaten zaio; izan ere, hartzidura fasean dauden fruituez elikatzen da. Charles W. Woodworth entomologo amerikarrak euli-espezie hau organismo eredu moduan erabiltzeko proposatu zuenetik, D. melanogaster oso erabilia izan da zenbait arlotan genetikari buruzko ikerketak egiteko, besteak beste, biologian, fisiologian, mikroorganismoen patogenesian eta biziaren historiaren garapenean. Halaber, hainbat izan dira D. melanogaster euliarekin egindako ikerketei esker Nobel saria[2] irabazi duten ikerlariak.

Drosophila oso erabilia da ikerkuntzan, espezieak dituen ezaugarriak direla eta. Hasteko, euliak laborategian hazteko errazak dira eta haien ugalketa-zikloa oso azkarra izaten da. Bigarrenik, espezie honetako euliek lau kromosoma pare dituzte bakarrik[3]. Hirugarrenik, bizi-ziklo laburra dute, 15-21 egunekoa hain zuzen ere. Laugarrenik, zenbait gizakiren gaixotasunak eragiten dituzten geneen % 61 bat datoz ozpin-eulien genomarekin, eta eulien proteina-sekuentzien % 50ek analogoak dituzte ugaztunetan[4]. Azkenik, haien habitata oso zabala da; izan ere, kontinente guztietan aurki daitezke, baita uharteetan ere[5].

Tephritidae familiako euliei ere esaten zaie fruta-euli. Hori dela eta, denominazioa nahasgarria izan daiteke, batez ere, Mediterranio aldean, Australian eta Hego Afrikan, non Mediterraneoko fruta-eulia, Ceratitis capitata, plaga ekonomikoa den.


Genoma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D. melanogaster euli-espeziaren lau kromosoma pareak: X/Y parea eta gainerako autosoma pareak.

D. melanogaster euli-espezieak lau kromosoma pare ditu: X/Y parea eta hiru autosoma pare, hain zuzen ere. Laugarren kromosoma oso txikia da, eta askotan ez da kontuan hartzen. Hala ere, begien gabezia eragiten duen geneak kromosoma horretan kokaturik dago. D. melanogaster espeziearen genoma 139.5 milioi[6] base parek osatzen dute, eta 15682 gene ditu. Genomaren % 60 baino gehiago, geneen adierazpena kontrolatzen duen proteina kodetzen ez duen DNA [7] funtzionala dela dirudi. Sexuaren determinazioa D. melanogaser eulian X kromosomen eta autosomen arteko proportzioaren araberakoa da, gizakietan ez bezala. Nahiz eta Y kromosoma guztiz heterokromatikoa izan, gutxienez 16 gene ditu eta horietako askok arrekin erlazionaturiko funtzioak dituzte[8].



Gizakiekiko antzekotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean fruta-euliaren genomaren eta giza genomaren alderaketa gauzatu zen National Human Genome Research Istitutek egindako ikerketa batean. Egindako estimazioaren arabera, geneen % 60 bat datoz giza genomarekin[9]. Zenbait gizakiren gaixotasunak eragiten dituzten geneen % 75 ozpin-eulien genoman ageri dira, eta eulien proteina-sekuentzien % 50ek analogoak dituzte ugaztunetan . D. melanogaster eredu genetiko modura erabiltzen da zenbait gaixotasun aztertzeko, besteak beste, Parkinson gaixotasuna eta Alzheimer gaixotasuna[10]. Euli-espezie hau estres oxidatiboan, zahartze prozesuan, diabetes gaixotasunean eta minbizian eragiten dituzten mekanismoak aztertzeko erabiltzen da[11][12][13].

  1. (Ingelesez) «Vinegar Flies (Department of Entomology)» Department of Entomology (Penn State University) (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  2. (Ingelesez) «Nobel Prizes | ari.info | ari.info» ari.info (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  3. (Ingelesez) Reeve, Eric C. R.; Black, Isobel. (2001). Encyclopedia of Genetics. Taylor & Francis ISBN 9781884964343. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  4. Reiter, L. T.. (2001-06-01). «A Systematic Analysis of Human Disease-Associated Gene Sequences In Drosophila melanogaster» Genome Research 11 (6): 1114–1125.  doi:10.1101/gr.169101. ISSN 1088-9051. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  5. Markow, Therese Ann. «The secret lives of Drosophila flies» eLife 4  doi:10.7554/eLife.06793. ISSN 2050-084X. PMID 26041333. PMC PMC4454838. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  6. (Ingelesez) «Drosophila melanogaster (ID 47) - Genome - NCBI» www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  7. Halligan, Daniel L.; Keightley, Peter D.. (2006-7). «Ubiquitous selective constraints in the Drosophila genome revealed by a genome-wide interspecies comparison» Genome Research 16 (7): 875–884.  doi:10.1101/gr.5022906. ISSN 1088-9051. PMID 16751341. PMC PMC1484454. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  8. (Ingelesez) «Origin and evolution of the Drosophila Y chromosome» Current Opinion in Genetics & Development 12 (6): 664–668. 2002-12-01  doi:10.1016/S0959-437X(02)00356-8. ISSN 0959-437X. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  9. (Ingelesez) «Background on Comparative Genomic Analysis» National Human Genome Research Institute (NHGRI) (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  10. Jaiswal, M.; Sandoval, H.; Zhang, K.; Bayat, V.; Bellen, H.J.. (2012). «Probing Mechanisms That Underlie Human Neurodegenerative Diseases in Drosophila» Annual review of genetics 46: 371–396.  doi:10.1146/annurev-genet-110711-155456. ISSN 0066-4197. PMID 22974305. PMC PMC3663445. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  11. (Ingelesez) Fly Models of Human Diseases. Academic Press 2017-01-02 ISBN 9780128029053. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  12. (Ingelesez) Buchon, Nicolas; Silverman, Neal; Cherry, Sara. (2014-12). «Immunity in Drosophila melanogaster — from microbial recognition to whole-organism physiology» Nature Reviews Immunology 14 (12): 796–810.  doi:10.1038/nri3763. ISSN 1474-1733. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  13. Kaun, Karla R.; Devineni, Anita V.; Heberlein, Ulrike. (2012-6). «Drosophila melanogaster as a model to study drug addiction» Human Genetics 131 (6): 959–975.  doi:10.1007/s00439-012-1146-6. ISSN 0340-6717. PMID 22350798. PMC PMC3351628. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).