Alzheimer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alzheimer edo Alzheimerren gaixotasuna neurologiaren arloko endekapenezko gaitz terminala da, dementziaren lehenengo eragilea dena eta mundu mailan 24 miloi pertsona kaltetzen dituena. Normalean, 65 urtetik gorako jendeak pairatzen du, hasiera goiztiarraren agerpenak ere dauden arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alois Alzheimer psikiatra alemaniarrak lehen kasua identifikatu zuen 1901ean, gaixotasunari izena emanez.

Gaixo ezagunak mundu mailan eta historian zehar Ronald Reagan presidente estatubatuarra eta Rita Hayworth eta Charlton Heston aktoreak izan dira. Gurean, Eduardo Chillida eskultorea eta Martin Ugalde kazetari, idazle eta politikaria ditugu, besteak beste.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, oroimenaren arazoak sortzen ditu, denborarekin progresiboak direnak. Aurrerantzean, buru-nahasmena, sumina, aldartearen aldaketak, hitz egiteko asaldurak eta oroimenaren galtze larria. Urteekin, kalte fisikoak ere jasango ditu gaixoak, heriotza etorri arte (5-20 urte).

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eritasun honen bilakaeran, lau urratseko sailkapena erabiltzen da oro har: Lehenengoa aurre-dementzia da, eta ondorengo hiruak fase goiztiarra, moderatua eta aurreratua.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebentzioaren arloan zeregin handirik ez badago ere, neurri batzuk har daitezke nolabait balizko agerpena luzatzeko, hala nola jatekoarekin, buru-ariketak eginez eta harreman sozialak landuta.

Tratamenduari dagokionez, farmako erabat eraginkorrik ez dago, baina bizi-itxaropena luzatzeko baliogarriak izan daitezke, batez ere hasierako faseetan. Hala ere, alboko eragin farmakologikoak ere kontuan hartu behar dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alzheimer Aldatu lotura Wikidatan